210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

19/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27an, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-gehigarria:

Kreditua handituko duten aurrekontuko aplikazioak honako hauek dira: “Gizarte Segurantza, Euskara teknikaria” izeneko 1 1335 1600000 partida, kreditua 1.000 euro handituko duena; “Gizarte Segurantza, Turismo teknikaria” izeneko 1 4320 1600000 partida, kreditua 1.000 euro handituko duena.

Gastuen gehitze hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 2.000 euroko zenbatekoarekin.

Aurrekontuko aldaketa hau egitearen xedea da lotura juridikoko 1 1 1 eta 1 4 2 multzoak ez daitezela negatiboan gelditu.

Garesen, 2017ko urriaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1712206