210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetzaren eskuordetzea

Udal honetako alkateak 1079 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2017ko urriaren 10ean. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan izanik alkatea kanpoan egonen dela 2017ko urriaren 11tik 20ra,

AFEaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2017ko urriaren 11tik 20ra.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2017ko urriaren 11tik 20ra arte izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Garesen, 2017ko urriaren 10ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1712171