210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Behin-behineko baimena Construcciones Naolsa SLri

Osoko Bilkuraren erabakia, 2017ko ekainaren 25ekoa.

Honen bidez jakinarazten da ezen Osoko Bilkurak, 2017ko maiatzaren 25ean, ondotik ematen den erabakia hartu duela:

“1. Construcciones Naolsa SLri emandako behin-behineko baimena hiru urtez berritzea, erabakia hartu zen egunetik hasita. Alkatetzaren 42/2016 Ebazpenaren bidez eman zitzaion baimena, eta Osoko Bilkurak berretsi zuen 2016ko abuztuaren 10ean.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 204.8 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ukituak izan daitezkeen pertsona eta administrazioei jakinaraztea”.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 204.8 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Pitillasen, 2017ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1712051