2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
XIX. Unitate Integratuko ZN-10eko (Milagrosa hegoaldea) Plan Partzialaren aldaketa xehatua. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2017ko urriaren 17an:
JOB 17-OCT-17 (4/CV).
“Ikusirik Marcos Escartin jaunak Iberdrola Inmobiliariaren izenean aurkeztutako eskabidea, eta bat etorrita Plangintza zuzendariak 2017ko irailaren 29an eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2017ko urriaren 4an egindako txostenekin,
Honako hau erabakitzen da:
1.–Hasiera batez onestea Marcos Escartin jaunak Iberdrola Inmobiliariaren izenean bultzatu duen XIX. Unitate Integratuko ZN-10eko (Milagrosa hegoaldea) Plan Partzialaren aldaketa xehatua, nahitaezko fatxada-lerrokadurei buruzkoa.
2.–Behin betiko onetsia izan dadin, Testu Bategina aurkeztu beharko da, M1 eta M2 etxadien hirigintza-fitxak zuzenduta eta bertan adierazita zein eskema dagokion beheko solairuari eta zein hortik gorako solairuei.
3.–Espedientea jendaurrean ikusgai paratzea hilabete batez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hortik aitzina, tokiko prentsan ere iragarriko delarik.”
Iruñean, 2017ko urriaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1712248