210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan Berezia, Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinen oztopo arkitektonikoak kentzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko urriaren 10ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 10-OCT-17 (3/CV).

“Ikusirik Jorge Goicoechea Lizarbek, Gazteluko plazako 27. zenbakiko eraikinaren jabekideen elkargoa ordezkatuz aurkeztutako eskaera, Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinen oztopo arkitektonikoak kendu beharrez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, izanik aipatu elkartea desjabetzearen onuraduna eta ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2017ko irailaren 28ko txosten tekniko juridikoa, eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan adieraziari jarraikiz, erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea Plan Berezia, Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinen oztopo arkitektonikoak kentzeko.

2.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.–Interesdunei jakinaraztea.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2017ko urriaren 19an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1712169