2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Alkatetzaren eskuordetzea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2017ko urriaren 11n, honako xedapen hau eman zuen:
DAL 11-OCT-17 (1/GT).
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta alkatea udal mugartetik kanpo izanen denez, honako hau xedatzen dut: Patricia Perales Hurtado ari bedi Alkatetzak berezko dituen eginkizunetan, 2017ko urriaren 11ko 16:00etatik urriaren 15era bitarte”.
Iruñean, 2017ko urriaren 18an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L1712049