210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egongo dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Elecnavar SL. Jarduera: materialen biltegia, koadro elektrikoak muntatzeko lantegia eta bulegoak. Tokia: Mendikur industrialdea, 26-28 nabeak (1146. eta 1148. lurzatiak).

Orkoienen, 2017ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1712053