210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

16., 17., 18. eta 19. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2017ko urriaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Martzillako Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean 16., 17., 18. eta 19. aldaketak egiteko espedienteak.

Aldaketen espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Martzillan, 2017ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1712236