2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 119. eta 120. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2017ko urriaren 17ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 119. eta 120. lurzatietako hiri-lurzoru finkatuaren eremuan, Silvia Echeverría Echeverría arkitektoak prestatu eta Darío Ulzurrunek sustatua, oinarri duena 5. poligonoko 120. lurzatiari eraikigarritasuna esleitzea eta 5. poligonoko 119. lurzatian dagoen soberakina gauzatzea; izan ere, indarreko Arau Subsidiarioetako 2. unitateko 2.15 poligonoan daude eta hiri-lurzoru finkatuaren izaera dute, eta xedea da eraiki gabe dagoen eremuaren zati bat (egun, lorategia) bi elementu hauekin okupatzea: eraikin baten beheko solairua, garaje-erabilerarako, eta igerileku estalia (etxebizitzari atxikia).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era.
Funesen, 2017ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1712170