210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2017ko aurrekontuko 13-15 aldaketak (biak barne). Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2017ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako aldaketa hauek 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

13/2017 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 1.856 euro.

14/2017 aldaketa aurrekontuan, kreditu-transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 20 euro.

15/2017 aldaketa aurrekontuan, kreditu-transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 7.105 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2017ko urriaren 19an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1712168