210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio barneratzailearen sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2017ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio barneratzailearen sustapena arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2017ko urriaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1712182