210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

361E/2017 EBAZPENA, urriaren 23koa, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktetarako deia egiten duena.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 33E/2017 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko maiatzaren 15ean), “Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoaren” onespen teknikoa eman, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 225E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ean), jendaurrean egoteko epea ebatzi eta behin betiko onetsi zen “Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoa”.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko urriaren 4ko Erabakiaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko urriaren 28an), aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zuen.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Udalaren ordezkari den aldetik, Eloko alkate-udalburuari dei egitea, Nafarroako Gobernuaren ahalmen handiko zuntz optikoaren sarea hedatzeko proiektu teknikoak ukitutako ondasun eta eskubideen titularra baita, 2017ko azaroaren 8an herriko etxean ager dadin, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Deitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko delegatutako edo baimendutako ordezkari bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Jesús Ignacio Ilundain Suquia jauna izendatzea Administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.

4. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Eloko Udaleko herriko etxeko iragarki oholean, eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri ematea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko urriaren 23an.–Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusia, Mikel Sagüés García.

Iragarkiaren kodea: F1712261