210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2017ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ean. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean Nafarroako Toki Ogasunen 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria:

Partida: 1 4121 6810000 Abeltzaintza azpiegiturak: 75.119,13 euro.

Finantzaketa:

1 7508002 Abeltzaintza azpiegituretarako diru-laguntzak: 43.967,17 euro.

1 87000 Diruzaintzako soberakina gastu orokorretarako: 31.151,96 euro.

Erroibarren, 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1712177