2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Ordenantza, diru-laguntzak eta laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Kasedako Udalak, 2017ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kasedako Udalaren diru-laguntzak eta laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Kasedan, 2017ko urriaren 20an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1712205