210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2018rako karga-tasak

Carcarko Udalak, 2017ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da onestea 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarri beharreko karga-tasak:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,70 izanen da.

1,10 indizea aplikatuko zaie jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.

Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren gaineko karga-tasa %14 izanen da, eta ondotik azaltzen diren portzentajeak aplikatuko dira:

–1etik 5 urtera bitarteko epea: %2,8.

–10 urtera bitarteko epea: %2,7.

–15 urtera bitarteko epea: %2,6.

–20 urtera bitarteko epea: %2,6.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea”.

Carcarren, 2017ko urriaren 18an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1712046