210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Akats zuzenketa, Caparrosoko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan

Caparrosoko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan akats materialak aurkitu dira. Ordenantza behin betiko onetsi zen 2016ko abuztuaren 18ko osoko bilkurak hartutako erabakiaren bidez, eta 2016ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, 2017ko irailaren 28an osoko bilkuran gehiengo osoz hartutako erabakiaren bitartez, ondoren zehazten den bezala zuzendu dira akats horiek:

49.c) artikuluan, honako hau dioen tokian:

“Aurreko kasuetako salbuespenak: herri-lurretako lurzatien edo loteen esleipen hartzaileak, zortzi urteko epea urratuz, herri-lurra edo lotea erein edo lantzen badu (Erregelamendu honetako 49-12 artikulua); izan ere, Udalak hala egin duela egiaztatutakoan, zehatua izanen baita Erregelamendu honetako 50. artikuluari jarraikiz”.

Honako hau behar du:

“Aurreko kasuetako salbuespenak: herri-lurretako lurzatien edo loteen esleipen hartzaileak, zortzi urteko epea urratuz, herri-lurra edo lotea erein edo lantzen badu; izan ere, Udalak hala egin duela egiaztatutakoan, zehatua izanen baita Erregelamendu honetako 45. artikuluari jarraikiz”.

Caparroson, 2017ko urriaren 17an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1712192