210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2017ko urriaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burgin, 2017ko urriaren 13an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1712055