21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai zerrenda osatzeko giza baliabideetako
eta antolaketako teknikari lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko urtarrilaren 25ean emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, giza baliabideetako eta antolaketako teknikari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea).

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 25ean.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L1701068