21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

31/2017 Ebazpena. Zerbitzuko obra arduradun nagusia.
Behin betiko zerrenda

Cintruenigoko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Raquel Garbayo Berdonces naizen honek,

Ikusirik Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko obra arduradun nagusia izateko lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Ikusirik deialdian aurkeztu diren izangaiak, eta haietako bakoitzak deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Onartuak:

CHIVITE AYALA, JORGE

MORON MATEO, OSCAR

Baztertuak:

inor ez.

2.–Izangaiei dei egitea ager daitezen probak egitera, otsailaren 22an, goizeko 9:30ean, Udaletxeko 2. solairuan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2017ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1700972