21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

81C/2016 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Nafarroako zura eta kortxoaren merkataritza sektoreko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako zura eta kortxoaren merkataritza sektoreko hitzarmen kolektiboaren testua (kode zk.: 31001955011981) aztertu da. Erregistro honetan 2016ko azaroaren 16an sartu zen eta enpresarien ordezkariek eta sindikatuen ordezkari batzuek (UGTk) 2016ko azaroaren 9an izenpetu zuten. Horrenbestez, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako zuraren eta kortxoaren merka-taritza sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1700213