21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 81/2016 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 81/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Sur Pamplona Sociedad Limitadari zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, 2017ko otsailaren 7ko 11:30ean ager dadin epaitegi honen egoitzan (Iruñeko San Roke kalea, 4) betearazpen intzidentearen agerraldia egiteko.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1700721