21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontua aldatzeko espedientea (05/2016 espedientea). Behin betiko onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2016ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteari buruzko 5. espedientea.

2016ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

05 ESPEDIENTEA

Kreditu gehigarria

GASTUAK:

9200 22770 Gestoriako gastuak: 2.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.000 euro.

Azkoienen, 2017ko urtarrilaren 20an.–Burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1700987