21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

2016ko urriaren 5ean, San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2/2016 aldaketa 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

San Adrianen, 2016ko urriaren 24an.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1700966