21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, Alkatetzak 2016ko abenduaren 30ean eman 56 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2016ko aurrekontuan; kreditu transferentzia bat izanen da, Gizarte Segurantzako gasturako.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2017ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, M. Nekane Salaberria Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1701004