21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2017ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa, kreditu transferentziaren bidezkoa, 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Aurrekontuan egin aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Xabierren, 2017ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1700992