21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2017ko urtarrilaren 17an, ortzegunarekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko arauak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea burututakoan.

Xabierren, 2017ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1700991