21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Parke mikologikoaren ordenantza. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak 2016ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran basoko produktuen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza onetsi zuen hasiera batean.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erroibar, 2017ko urtarrilaren 12a.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1700985