21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, Jaiotza sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2016ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, Jaiotza sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Onespenaren erabakia 2016ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko azaroaren 29an, eta jendaurreko hogeita hamar lan eguneko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onesten da eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Erron, 2017ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

JAIOTZA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

3.–Onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:

–Gutxienez gurasoetako batek Erroibarren erroldaturik egon behar du eta Biztanleriaren Udal Erroldan gutxienez urte beteko antzinatasuna izan behar du.

Iragarkiaren kodea: L1700928