21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

–Diruzaintzako gerakina:

Gastuak: 13.721,00 euro.

Diru-sarrerak: 13.721,00 euro.

Etxarrin, 2017ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Ana Urdanoz Gaztelu.

Iragarkiaren kodea: L1700970