21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa puntuala.
Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2017ko urtarrilaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa puntual hau:

1.–Lurzoru urbanizaezinean (1. poligonoko lurzati hauek: 300 [zatia], 433 [zatia], 486 [zatia], 810 eta 811, Iraburu alderdian) lurzati horiei esleituriko sailkapena aldatzea, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, ingurumeneko oihan balioa duena izatetik, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, eta paisaia balioko azpikategoria eta espazio andeatuen azpikategoria dituena izatera igaro daitezen.

2.–Udal Plan Orokorraren araudiaren 46. artikulua aldatzea, espazio andeatuen azpikategoria gehituta, Doneztebeko Udalak egin proposamenaren arabera eta espedientean sartutako dokumentazio teknikoari jarraikiz, Francisco eta Rosa Francés Olloqui arkitektoek prestatu baitute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legean idatzi bezala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2017ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1700965