21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hirigintza hitzarmena, 3. poligonoko 787, 788 eta 878. lurzatien eta 1. poligonoko 190. lurzatiaren esparruan. Hasierako onespena

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko urtarrilaren 20an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, 3. poligonoko 787, 788 eta 878. lurzatien eta 1. poligonoko 190. lurzatiaren esparrukoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Deikaztelun, 2017ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1700927