21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ente instrumentalaren adierazpena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Berriozarko Udalak honako erabaki hau hartu zuela, 2016ko abenduaren 21eko osoko bilkuran:

Kontratu publikoei buruzko 6/2006 Foru Legearen 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, ente instrumental berekitzat hartuko dira mandatuak egiten dituzten entitateez bestelako nortasun juridikoa izanik, ondoko baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Bere kabuz erabakitzeko ahalmenik ez izatea, mandatua egiten duten entitateei dagokienez horiek beren zerbitzu edo unitateak kontrolatzen dituen antzerako kontrola egiten dutelako. Entitate instrumentala sozietate bat da eta mandatua entitate publiko batek egiten badu, entitate instrumentalaren kapital sozial osoak titulartasun publikokoa izan beharko du.

b) Jardueraren funtsezko zatia mandatuak egiten dituzten entitateentzat egitea.

Usalanda Gestión Pública SL udal sozietateak nortasun juridikoa dauka, Berriozarko Udalaz bestelakoa eta aurretik zehaztutako baldintzak betetzen ditu. Hartara, Berriozarko Udalaren ente instrumentalaren adierazpena jaso dezake prestazioak eskatzeko.

Bestalde, aurreko legezko xedapenaren arabera, beharrezkoa da Usalanda Gestión Pública SL sozietatearen berariazko adierazpena egitea Udalaren ente instrumental gisa, unean-unean bidezkotzat juzgatzen diren prestazioak eskatzeko. Mandatuen esparrua sozietatearen helburu sozialekoa izanen da soilik. Adierazpena Nafarroako Kontratazioaren Atarian iragarriko da, mandatuak zer esparrutakoak diren adierazita.

Hori guztia kontuan izanda, Berriozarko Udalaren Osoko Bilkurak,

ERABAKI DU:

1.–Berariaz deklaratzea Usalanda Gestión Pública SL Berriozarko Udalaren ente instrumental berekia dela, administrazio honen instalazioak eta eraikinak garbitzeko zerbitzu publikoa zuzenean kudeatzeari begira, haren helburu sozialean zehaztuaren arabera eta udal honen esparruan.

2.–Erabaki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berriozarren, 2016ko abenduaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1700986