21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Berako udal plan orokorraren aldaketa xehakatua, bizitegi lurzoruan zehaztutako erabilerak (hirigintza arautegiaren 18. art.) arautzekoa. Hasiera bateko onespena

2017ko urtarrilaren 19an Osoko Bilkurak egindako bileran, besteren artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:

1) Lehen aipatu Udal Plan Orokorraren aldaketa xehakatua, bizitegi lurzoruan zehaztutako erabilerak (Hirigintza arautegiaren 18. art) arautzekoa, Udalak sustatua, hasiera batez onestea.

2) Aipatu aldaketa hilabete bateko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean aurrez aurreko iragarkia jarrita.

3) Herriaren hiri-gune guztietan obra baimenak ematea eten gelditu direla seinaleztatzea.

Beran, 2017ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1701040