21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

1/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori abuztuaren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Abuztuaren 12ko 51/2015 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Orain bidezkotzat jotzen da departamentu horren egitura organiko berri bat onestea.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren eskumenen esparrua.

Garapen Ekonomikorako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenez baliatzea: jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa; industria, energia eta meatzaritza; industria jarduera sustatzea; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, kalitatea eta lehiakortasuna bultzatzea; energiaren eta meategietako baliabideen kontrola; energia berriztagarriak sustatzea; Nafarroako enpresak nazioartera ateratzeko sustapena; lan harremanak eta ekonomia soziala sustatu eta antolatzea; Europar Batasunaren politika ekonomikoen segimendua; Nafarroako turismoaren sektorea antolatu eta sustatzea; barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea; Nafarroako errepide sarea proiektatu, gauzatu, zaindu, ustiatu eta defendatzea; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo esleitzen zaizkion beste batzuk kudeatzea; geologia eta geoteknia; kartografia; garraioaren arloko politika planifikatu, koordinatu eta gauzatzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

2. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularra.

1. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

2. Bereziki, jendaurrean jarritako azpiegituren obretarako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea dagokio, bai eta proiektu horietan desjabetzerako jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea.

3. Era berean, Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

a) Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua.

b) Nafarroako Turismo Kontseilua.

c) Nafarroako Merkataritza Kontseilua.

d) Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua.

e) Nafarroako Garraioen Kontseilua.

f) Nafarroako Taxien Kontseilua.

g) Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaia.

4. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean Departamentuko titularraren mende.

3. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren antolaketa orokorra.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

d) Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

e) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

f) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Garapen Ekonomikorako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak agintzen dizkionak ere, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eginkizunak.

Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

II. KAPITULUA

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren
eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

8. artikulua. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu arlo hauetan:

a) Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

b) Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea Nafarroako ekonomiarako eta Nafarroako Gobernuaren arlo ekonomikoko jarduketarako garrantzi handia duten gaietan.

c) Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

d) Nafarroako Gobernuaren eta SODENAko espezializazio adimentsuaren estrategiako talde teknikoaren arteko koordinazioa.

e) Nafarroako Gobernuak Estatuarekin eta beste administrazio publiko batzuekin duen koordinazio ekonomikoa zuzentzea bere eskumenekoak diren esparruetan, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuek ere gai honi buruz eduki dezaketena.

f) Nafarroaren kanpoko ekintza osoa koordinatzea.

g) Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta bertako herritarren nazioarteratzea sustatuko duten politika eta ekintzak.

h) Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan parte hartzea, baita esparru guztietan haiek dituzten politika ekonomikoen jarraipen lehenetsia egitea ere, erakundeen goi-ordezkaritza lana izan ezik.

i) Kanpoko finantzaketa lortzea.

j) Europako eta nazioarteko era guztietako proiektu ekonomikoak bultzatzea, lankidetzakoak eta partzuergokoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin koordinaturik.

k) Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin, Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan parte hartzeko eta Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean sustatu eta indartzeko.

l) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, Europar Batasunaren erakundeekin edo nazioarteko beste erakunde batzuekin dituzten harremanetan.

m) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Europar Batasunaren edo nazioarteko beste erakunde batzuen ekimenak koordinatu, kontrolatu, haien jarraipena egin eta haien aplikazioa ebaluatzea.

n) Enpresa jarduera sustatzea inbertsio proiektuak eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduerak babestuz.

ñ) Nekazaritzako industrien eta nekazaritzako elikagaien industrien antolamendua eta sustapena.

o) Enpresen berregituratze eta berrantolatzea babestea, krisi zein integrazio prozesuetan.

p) Enpresei laguntzea jarduera ekonomikoa garatzeko beharrezko azpiegiturak eskuratzearren, hala nola lurzorua, industriaguneak, hornidurak edo telekomunikazioak.

q) Ekintzailetza sustatzea Nafarroan, Foru Komunitatean sortu eta finkatzen diren enpresen kopurua handitzeko asmoz.

r) Enpresei aholkatzeko zerbitzua kudeatzea, informazioa ematearren bere jarduera garatzearekin ikusteko duen edozeinen inguruan.

s) Nafarroako enpresa nagusiekiko harremanak eta enpresaburuen elkarteekikoak kudeatu eta jarraitzea.

t) Enpresen lankidetza bultzatzea eta jarraipena egitea, bereziki klusterrena.

u) Informazioaren gizartea sustatzea.

v) Industria 4.0 planifikatzea eta bultzatzea Nafarroan.

w) Hauteskunde sindikalen eta hitzarmenen erregistroa, lan adiskidetzeak, gizarte eragileen parte-hartzea eta elkarrizketa sustatzea, eta, enpresaren kudeaketan, enpresa-erakundearen eragileak gehiago integratzen dituzten ereduak sustatzea. Lan arriskuen prebentzioa sustatzea.

x) Gizarte ekonomia sustatzea eta lan autonomoa erregistratzea eta sustatzea.

y) Enpresaren gizarte-erantzukizuna sustatzea eta koordinatzea, bai eta enpresako berdintasun eta bateragarritasun politikak ere.

z) Zehapen prozedurak bere eskumenen esparru materialean; zuzendari nagusiari dagokio prozedura hastea eta ebaztea, salbu zenbateko bat gainditzeagatik lan-arloan goragoko organo bati badagokio.

aa) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

ab) Desjabetzeak zuzendaritza nagusiaren eskumeneko arloetan.

ac) Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren tutoretza, ganbera hori arautzen duen apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legean ezarri bezala.

ad) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

9. artikulua. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Politika Ekonomikoaren Zerbitzua.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

c) Enpresa Sustapenaren Zerbitzua.

d) Lan Zerbitzua.

2. ATALA

Politika Ekonomikoaren Zerbitzua

10. artikulua. Politika Ekonomikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Politika Ekonomikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoaren arloko proposamenak egin, koordinatu, sustatu, abiarazi eta haien jarraipena egitea.

b) Nafarroako Gobernuak tratatu beharreko gai ekonomikoetan, lehentasunak zehaztea eta gai horiei buruzko txosten-proposamenak egitea.

c) Politika eta programa publikoen jarraipena, azterketa eta ebaluazioa egitea, gobernu eta korporazio mailan eginkizun horren ardura duten unitateekin koordinaturik.

d) Nafarroako egitura ekonomikoari buruzko analisiak eta azterlanak egin eta zabaltzea.

e) Nafarroako koiuntura ekonomikoaren analisia eta jarraipena, bai eta estatuko eta nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere.

f) Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa eta Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetza dituzten ekimen ekonomikoak eta programa estrategikoak definitzea, planifikatzea, koordinatzea eta sustatzea, espezializazio adimentsuaren estrategia eta klusterren politika barne.

g) Nafarroako Gobernuak hartzen dituen neurri ekonomiko eta finantzarioen jarraipena, urteko aurrekontu esparrua gainditzen dutenean, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuarekin koordinaturik.

h) Eskualde politikarekin eta estatuko nahiz Europar Batasuneko beste politika ekonomiko batzuekin koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuek arlo honetan esleituta dituzten eginkizunak ukatu gabe.

i) Sozietate publikoekin eta beste entitate batzuekin egiten diren lankidetzak eta hitzarmenak diseinatzea eta kudeatzea.

j) Enpresa edo lanbideko jarduerak abian jartzeko zerikusia duten gai eta prozedurak definitu, planifikatu, informazio zerbitzuak garatu, aholkatu, tramitazioa bateratu eta ebaztea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legeak Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoari agintzen dizkion eginkizunekin bat.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

11. artikulua. Politika Ekonomikoaren Zerbitzuaren egitura.

Politika Ekonomikoaren Zerbitzuak atal hau du bere egituran:

a) Proiektu Estrategikoen eta Hitzarmenen Atala.

12. artikulua. Proiektu Estrategikoen eta Hitzarmenen Atalaren eginkizunak.

Proiektu Estrategikoen eta Hitzarmenen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zuzendaritza nagusiko plan estrategikoen koordinazioa eta jarraipena egitea.

b) Sozietate publikoekin, zuzendaritza nagusiaren helburu estrategikoak betetzeko, egiten diren lankidetzak eta hitzarmenak prestatzea eta kudeatzea.

c) Nafarroako eskualdeetako gobernantza-entitateekin, eskualdeen garapen ekonomikorako, egiten diren hitzarmenak prestatzea eta kudeatzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin koordinaturik.

d) Zuzendaritza nagusiak beste entitate batzuekin, ekintza estrategikoak garatzeko, egiten dituen hitzarmenak prestatzea eta kudeatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua

13. artikulua. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroaren kanpoko ekintza osoa koordinatzea.

b) Nafarroako Nazioarteko Plana diseinatu, bultzatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

c) Enpresaren nazioarteratzea sustatzea.

d) Kanpoko finantzaketa lortzea Foru Komunitateko Administrazioak egiten dituen edo Nafarroarentzat interesa duten proiektu eta jardueretarako.

e) Europako funtsen kudeaketa eta Europar Batasuneko agintaritza ekonomikoekiko harremana.

f) Nafarroaren irudi ekonomikoa sustatzea eta sendotzea.

g) Foru Komunitateko Administrazioko unitate organikoekin koordinatzea Espainiako eta nazioarteko erakundeekin hitzarmenak, akordioak eta protokoloak izenpetzeko, Nafarroako kanpo harremanak sendotzea helburu, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuarekin koordinaturik.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu guztiei laguntza ematea Europako proiektuetan parte hartzeko.

i) Atzerriko inbertsioa erakartzea sustatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

14. artikulua. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren egitura.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nazioarteko Ekintzaren Atala.

b) Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Atala.

c) Europako Programen Atala.

d) Europako Lurralde Lankidetzarako Atala.

e) Europako Funtsen Kontrolerako Atala.

15. artikulua. Nazioarteko Ekintzaren Atalaren eginkizunak.

Nazioarteko Ekintzaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Nazioarteko Plana diseinatzea.

b) Nafarroako Nazioarteko Planean aurreikusten diren ekintza guztien ezarpen prozesua koordinatu eta haren jarraipena egitea, eta planaren berrikuspena eta norabidea egokitzea aurrerapenak lortu ahala.

c) Nafarroaren irudi ekonomikoaren zabalkundea.

d) Europar Batasuneko estatu kide berrietako eta Batasunean sartu nahi duten herrialdeetako eskualdeekin itun egonkorrak egitea, Europar Batasunak diruz lagundutako esparruetan lankidetza indartzeko eta Nafarroako enpresentzat merkatuak irekitzeko, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuarekin koordinaturik.

e) Atzerrian lanbide praktikak egiten laguntzea, bai eta atzerritarrenak Nafarroan ere.

f) Becas Navarra Masters programaren onuradunen jarraipena egitea eta itzultzeko laguntza ematea, Hezkuntza Departamentuarekin eta Nafarroako eragile sozioekonomikoekin koordinatuta.

g) Nafarroako Nazioarteko Planaren webgunea dinamizatzea.

h) Nafarroako enpresak nazioarteratzen laguntzea, esportazioan eta atzerrian ezartzen.

i) Nafarroako merkataritzako diplomazia koordinatzea Nafarroako enpresen esportazio jardueraren xede diren herrialdeetan.

j) Nafarroako enpresei laguntzea nazioarteko lizitazioetan parte har dezaten.

k) Nafarroan ezarritako nazioarteko enpresen jardueren eta inbertsioen jarraipena.

l) Atzerriko inbertsioa erakartzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

16. artikulua. Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Atalaren eginkizunak.

Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuak Europako aferetarako duen departamentu arteko talde teknikoa koordinatzea.

b) RISarekin eta Nafarroako Gobernuko beste plan sektorial batzuekin koordinatzea, finantzabide osagarriak izateko aukerak bilatzeko.

c) Europako proiektuetan parte hartzen duten edo horretarako asmoa duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko entitateei laguntza eta sostengua ematea.

d) Europar Batasuneko politikei eta programei buruzko aholkuak eta informazioa ematea.

e) Nafarroako Gobernuak Europako aferetarako duen departamentu arteko talde teknikoaren intraneta eguneratzea eta mantentzea.

f) Europar Batasunak partez finantzatzen dituen eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak parte hartzen dituen proiektuetan parte hartzea.

g) Europari eta nazioarteari buruzko sustapen, informazio eta sentsibilizazio kanpainak koordinatzea eta bertan modu aktiboan parte hartzea.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

17. artikulua. Europako Programen Atalaren eginkizunak.

Europako Programen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europako Gizarte Funtsa (EGIF), Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) eta Europako Arrantza Funtsa (EAF) programa operatiboak prestatzea eta tramitatzea.

b) Programa operatibo horien betetzearen jarraipena: kudeaketa, kontrola eta ebaluazioa.

c) Programen Jarraipeneko Batzordeetan parte hartzea horiek betetzeaz arduratzen diren departamentu, unitate eta entitateekin koordinaturik.

d) EGF, EGEF eta EAF programetako diru-sarrerak kontrolatzea eta kudeatzaileen artean banatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

18. artikulua. Europako Lurralde Lankidetzarako Atalaren eginkizunak.

Europako Lurralde Lankidetzarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europako Batasunaren deialdietara aurkeztutako Nafarroako proiektuen prestaketa, kudeaketa, koordinazioa, tramitea, kontrola eta jarraipena.

b) Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea eskualde anitzeko lankidetza erakundeetan.

c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

19. artikulua. Europako Funtsen Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Europako Funtsen Kontrolerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) 2007-2013 eta 2014-2020 programazio aldietan Nafarroako EGEF, EGIF eta EAF programa operatiboen kargura aitortutako gastuak egiaztatzeko lanak, prozedura hauek barne:

–Onuradunek aurkeztutako itzulketa-eskaeren egiaztapen administratiboak.

–Eragiketa zehatzei buruzko “in situ” egiaztapenak.

2007-2013 aldiari lotutako gastuak egiaztatzeari dagokionez, Batzordearen 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluak arautzen du. Erregelamendu horren bidez, Funtsen gaineko xedapen komunei buruzko Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendurako garapen arauak ezarri ziren.

2007-2013 aldiari lotutako gastuak egiaztatzeari dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 125. artikuluko 4. idatz-zatiak eta hurrengoek arautzen dute berariaz. Erregelamendu horren bidez, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsei buruzko xedapen komunak ezarri ziren.

Atalak bi aldietako gastuak egiaztatuko ditu, 2007-2013 aldiaren kargurako gastuen aitorpenak onargarriak diren bitartean, Batzordearen C(2015)2771 Erabakian ezarritakoari jarraikiz. Erabaki horren bidez, aldi horren itxierari buruzko irizpideak jarri ziren.

b) EGEF, EGIF eta EAF programa operatiboak kudeatu eta kontrolatzeko sistemen deskripzioa, aldaketa eta eguneratzea, kontrolari dagokionez.

c) Aitortutako gastuetan irregulartasunak harrapatzeko eta zuzenketa finantzarioa egiteko egokiak diren kontrol mekanismoak ezarri eta haien segimendua.

d) Kudeaketa, ziurtapen eta auditoretza arloetako agintariek edo Europako Batzordeak eskaturik tarteko erakundeak egiaztapenen edukiari buruz egindako txostenak prestatzea.

e) EGEF, EGIF eta EAF programa operatiboen kontrolari buruz tarteko erakundeak duen beste edozein eginkizun.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Enpresa Sustapenaren Zerbitzua

20. artikulua. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Enpresen inbertsio jarduera sustatzea.

b) Jarduera ekonomikoen arloak sustatzea.

c) Enpresa sektoreak, kooperazioa eta klusterren politika bultzatzea.

d) Nafarroako Agenda Digitalaren jarduketak kudeatzea ekonomia eta enpresa arloetan, inbertsioak eta deialdiak eta laguntzak ematea barne.

e) Industrializazio 4.0 prozesua diseinatzea, bultzatzea eta koordinatzea Nafarroan.

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea.

g) Enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.

h) Enpresak saneatzen eta berrabiatzen laguntzea.

i) Enpresen finantzaketarako bidea erraztea.

j) Ekintzailetza bultzatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

21. artikulua. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren egitura.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Berrikuntza Sustatzeko Atala.

b) 4.0 Industria Sustatzeko Atala.

c) Enpresen Lehiakortasunaren Atala.

d) Industria Lurzoruaren Atala.

22. artikulua. Inbertsioa Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Inbertsioa Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enpresaburuen jarduera garatu eta sendotzea.

b) Ekoizpenerako inbertsioa sustatzea.

c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

23. artikulua. 4.0 Industria Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

4.0 Industria Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) 4.0 industria prozesua planifikatzea eta koordinatzea.

b) Nafarroako Agenda Digitalaren koordinazioa eta jarraipena.

c) 2020 estrategiak sozietateen digitalizaziorako ezartzen dituen helburuak betetzeko behar diren jarduketak kudeatzea, inbertsioak eta deialdiak eta laguntzak ematea barne.

d) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea eta enpresa sektoreak bultzatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

24. artikulua. Enpresen Lehiakortasunaren Atalaren eginkizunak.

Enpresen Lehiakortasunaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lehiakortasuna hobetzea.

b) Enpresen lankidetza eta klusterrak koordinatzea eta sustatzea.

c) Enpresen saneamendua eta berrabiada, eta haien finantzaketarako bidea erraztea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

25. artikulua. Industria Lurzoruaren Atalaren eginkizunak.

Industria Lurzoruaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren industria lurzorua kudeatzea.

b) Industria lurzorua kudeatzeko espedienteen departamentu arteko koordinazioa.

c) Industria lurzoruko azpiegiturak sustatzeko eta mantentzeko laguntzen deialdiak kudeatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

5. ATALA

Lan Zerbitzua

26. artikulua. Lan Zerbitzuaren eginkizunak.

Lan Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Lan harremanak.

b) Laneko arriskuen prebentzioa.

c) Ekonomia soziala eta lan autonomoa.

d) Enpresaren gizarte-erantzukizuna sustatzea eta koordinatzea, bai eta enpresetako berdintasun eta bateragarritasun politikak ere.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

27. artikulua. Lan Zerbitzuaren egitura.

Lan Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atala.

b) Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Atala.

c) Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atala.

28. artikulua. Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalaren eginkizunak.

Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lantokiak irekitzearen jakinarazpena jasotzea, bai eta eraikuntza obretako segurtasun eta osasun planena ere, eta amiantoarekin zerikusia duten lan planak baimentzea.

b) Laneko arriskuen prebentzioan aritzen diren entitateak baimentzea, eta eraikuntzaren sektorean baimendutako enpresak eta amiantoaren arriskua duten enpresak erregistratzea.

c) Zehapen prozedurak tramitatzea.

d) Lan arloko eztabaidetan bitartekotza eta arbitraje lana egitea, eta lan prozedurak, taldekoak zein banakakoak, lan arloko jurisdikzioan tramitatu aurreko adiskidetzea.

e) Grebak eta ugazaben itxierak erregistratzea.

f) Enplegu erregulazioa, taldeen lan harremanak eteteko edo amaitzeko baimenak eman ahal izateko.

g) Adingabeen lanarekin lotutako baimenak eta laneko jaiegunak zehaztea.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

29. artikulua. Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lan merkatuaren bilakaeraren jarraipena eta Enplegu Planaren ebaluazioa, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin koordinatuta.

b) Enpresen gizarte erantzukizuna sustatzea.

c) Berdintasun eta bateragarritasun politikak sustatzea enpresan.

d) Zeharkako jarduketak eta proiektuak garatzea, departamentuko arloen artean edo beste departamentu batzuekin; Enplegu Plana, nagusiki.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

30. artikulua. Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atala.

Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekonomia soziala sustatzea.

b) Lan kooperatibak eta sozietateak erregistratzea.

c) Lan autonomoa sustatzea.

d) Hitzarmen kolektiboen, hauteskunde sindikalen, lanbide erakundeen, enpresa elkarteen eta aldi baterako laneko enpresen erregistro publikoak eta agindutako beste batzuk.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

III. KAPITULUA

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

31. artikulua. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Zientzia eta Teknologia Plana koordinatzea eta jarraipena egitea.

b) Ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren sustapena.

c) Zentro teknologikoak koordinatzea eta baliabideak optimizatzea.

d) Nafarroako Energia Plana prestatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

e) Energia berriztagarriak, energia aurreztea, efizientzia energetikoa eta energiaren kudeaketa adimentsua sustatzea.

f) Energia ekoitzi, garraiatu eta banatzeko azpiegiturak eta instalazioak.

g) Efizientzia energetikoa sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

h) Energia zerbitzuak eta haiei lotutako obrak kudeatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, osasunerako edo hezkuntzarako erabilera duten eraikinak salbu.

i) Meatzaritzako jarduera antolatu, ikuskatu eta zaintzea.

j) Industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako entitateak, enpresak, instalazioak eta produktuak baimendu, erregistratu, kontrolatu eta ikuskatzea.

k) Profesionalei industriako segurtasunaren arloko egiaztagiriak ematea.

l) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta aldizkako azterketak.

m) Kontrol metrologikoa.

n) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

ñ) Zehapen prozedurak bere eskumenen esparru materialean; zuzendaritza nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

o) Desjabetzeak zuzendaritza nagusiaren eskumeneko arloetan.

p) Europako proiektu eta foroetan parte hartzea bere eskumenen esparruan.

q) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

32. artikulua. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) I+G+b Zerbitzua.

b) Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua.

c) Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua.

2. ATALA

I+G+b Zerbitzua

33. artikulua. I+G+b Zerbitzuaren eginkizunak.

I+G+b Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Zientzia eta Teknologia Planaren koordinazioa eta jarraipena egitea, eta Komunitatearen RIS3 estrategia prestatzea eta jarraipena egitea.

b) Ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren sustapena.

c) Zentro teknologikoak eta ikerketa zentroak koordinatzea, zentro horien bikaintasuna sustatzea eta baliabideak optimizatzea.

d) Ezagutzaren enpresetan zentro teknologikoek sortutako ezagutzaren transferentzia eta erabilera sustatzea, eta patenteen eta marken erabilera sustatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

34. artikulua. I+G+b Zerbitzuaren egitura.

I+G+b Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Osasunaren arloko I+G+b Atala.

b) Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atala.

c) Energiaren arloko I+G+b Atala.

d) Elikakatearen arloko I+G+b Atala.

35. artikulua. Osasunaren arloko I+G+b Atalaren eginkizunak.

Osasunaren arloko I+G+b Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, ikerketa zentroetan eta enpresetan, arlo hauetan: osasuna, asistentzia, medikuntzako ekipamendua, farmazia eta medikuntza pertsonalizatua.

b) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

36. artikulua. Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atalaren eginkizunak.

Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, ikerketa zentroetan eta enpresetan, arlo hauetan: automozioa, mekatronika, sorkuntza industriak, industria digitalak (bereziki 4.0 industria), robotika, adimen artifiziala, automatizazioa, errealitate areagotua, gauzen Interneta (IoT), datu-kudeaketa (Big Data) eta aplikazio digitalak.

b) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

37. artikulua. Energiaren arloko I+G+b Atalaren eginkizunak.

Energiaren arloko I+G+b Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, ikerketa zentroetan eta enpresetan, arlo hauetan: energia berriztagarrien sorkuntza, biltegiratzea, garraioa eta erabilera, mugikortasun elektrikoa, ekonomia zirkularra, turismoa eta energiaren eta baliabideen zentzuzko erabilera jasangarria teknologia digitalen aplikazioaren bidez.

b) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

38. artikulua. Elikakatearen arloko I+G+b Atalaren eginkizunak.

Elikakatearen arloko I+G+b Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, ikerketa zentroetan eta enpresetan, arlo hauetan: nekazaritza, basogintza, ekipamendua, teknologia berriak, elikagaien industria, elikagaien segurtasuna eta nutrizio propietateak, eta bioekonomia.

b) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

39. artikulua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Energiaren, Meatzaritzaren, eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Energia Plana prestatzea, koordinatzea eta haren jarraipena egitea.

b) Energia berriztagarriak sustatzea autokontsumorako eta sorkuntza banaturako: energia eolikoa, energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, biomasa, geotermia edo bestelakoak.

c) Energia aurrezpena, efizientzia energetikoa eta energiaren kudeaketa adimentsua sustatzea.

d) Garraio elektrikoa sustatzea.

e) Energia aurrezteko hiri adimentsuak, energia berriztagarrien erabilera, energiaren sorkuntza banatua, energia banatzeko sare adimentsuak eta emisioen murriztapena sustatzea.

f) Efizientzia energetikoa sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

g) Energia zerbitzuak eta haiei lotutako obrak kudeatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, osasunerako edo hezkuntzarako erabilera duten eraikinak salbu.

h) Nafarroako azpiegitura energetikoen planak prestatzea, koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

i) Energia ekoiztu, garraiatu eta banatzeko azpiegiturak eta instalazioak kudeatzea, honako hauek barne: premien ebaluazioa, sustatzaileekiko eta beste eragile administratibo edo arauemaile batzuekiko elkarrizketa, zerbitzu mailaren jarraipena, espedienteen tramitazioa eta dagokion araudiaren proposamena eta prestaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumen eremuan.

j) Meatzaritzako jarduera antolatzea, ikuskatzea eta zaintzea.

k) Industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako entitateak, enpresak, instalazioak eta produktuak baimendu, erregistratu, kontrolatu eta ikuskatzea.

l) Profesionalei industriako segurtasunaren arloko egiaztagiriak ematea.

m) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta aldizkako azterketak.

n) Kontrol metrologikoa.

ñ) Bigarren eta hirugarren mailako instalazio erradioaktiboak baimentzea. Diagnostiko medikorako X izpien instalazioak inskribatzea eta erregistratzea, eta instalazio horiek saltzen edo instalazio horietarako aholkularitza teknikoa ematen duten enpresak baimentzea eta erregistratzea.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

40. artikulua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren egitura.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Azpiegitura Energetikoen Atala.

b) Plan Energetikoaren Atala.

c) Meategien Atala.

d) Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atala.

41. artikulua. Azpiegitura Energetikoen Atalaren eginkizunak.

Azpiegitura Energetikoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Energia garraiatu eta banatzeko azpiegiturak kudeatzea, honako hauek barne: Nafarroako azpiegitura energetikoen planen gaineko txostena, proposamena eta jarraipena, zerbitzu mailaren jarraipena, espedienteen tramitazioa eta dagokion araudiaren proposamena eta prestaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumen eremuan.

b) Energia ekoizteko azpiegiturak eta sorkuntza banaturako eta autokontsumorako azpiegiturak kudeatzea, honako hauek barne: sustatzaileekiko eta beste eragile administratibo edo arauemaile batzuekiko elkarrizketa, espedienteen tramitazioa eta dagokion araudiaren proposamena eta prestaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumen eremuan.

c) Plan Energetikoaren Atalari laguntzea eskualdeko plangintza energetikoan aurreikusitako neurriak gauzatzen, honako hauek barne: laguntzen eta diru-laguntzen deialdien kudeaketa, kenkari fiskalen gaineko txostenak egitea eta araudiaren proposamena eta prestaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumen eremuan.

d) Plan Energetikoaren Atalari laguntzea zerbitzu energetikoak eta eta zerbitzu horiei lotutako obrak kudeatzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

e) Energia merkaturatzeko jarduera kontrolatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumen eremuan.

f) Nafarroako eraikinen efizientzia energetikoaren ziurtagirien erregistroa kudeatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

42. artikulua. Plan Energetikoaren Atalaren eginkizunak.

Plan Energetikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako plan energetikoa kudeatzea, honako hauek barne: planaren diseinua eta prestaketa, neurrien eta jardueren proposamena eta gauzatzea, eta betetze mailaren jarraipena.

b) Foru Komunitateko energia mix-a prestatzea, ebaluatzea eta jarraipena egitea.

c) Energia berriztagarriak sustatzea autokontsumorako eta sorkuntza banaturako: energia eolikoa, energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, biomasa, geotermia edo bestelakoak.

d) Energiaren aurrezpena, efizientzia energetikoa eta energiaren kudeaketa adimentsua sustatzea, bizilekuetan zein industriaguneetan, bereziki zero emisioko eraikinak.

e) Garraio elektrikoa eta zero emisioko ibilgailuak sustatzea.

f) Energia aurrezteko hiri adimentsuak (smart cities), energia berriztagarrien erabilera, energiaren sorkuntza banatua, energia banatzeko sare adimentsuak eta emisioen murriztapena sustatzea.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan efizientzia energetikoa sustatzea, dagokion araudiaren proposamena eta prestaketa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumen eremuan.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

43. artikulua. Meategien Atalaren eginkizunak.

Meategien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Meatzaritzako jarduera antolatzea, ikuskatzea eta zaintzea.

b) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

44. artikulua. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalaren eginkizunak.

Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enpresen eta entitateen erregistroa.

b) Enpresak eta entitateak kontrolatu eta ikuskatzea.

c) Profesionalei industriako segurtasunaren arloko egiaztagiriak ematea.

d) Industria segurtasuneko erregelamenduei loturiko instalazio eta produktuen erregistroa.

e) Industria segurtasuneko erregelamenduei lotutako instalazioak eta produktuak kontrolatu eta ikuskatzea.

f) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta aldizkako azterketak.

g) Kontrol metrologikoa.

h) Metal preziatuak.

i) Zuzendaritza nagusia ordezkatzea PCCS-Lurpeko Hoditeria Koordinatzeko Atarian eta SITNA-NLISen.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua.

45. artikulua. Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu ondoko arloei dagokienez industriaren, enpresaren eta lanaren esparruetan:

a) Laguntza juridiko eta administratiboa.

b) Aurrekontuen eta kontabilitate kudeaketaren arloan eskumena duten unitateekin elkarlanean aritzea, aurrekontua prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen.

c) Funtzio publikoaren arloan eskumena duten unitateekin elkarlanean aritzea, plantilla prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen.

d) Zuzendaritza nagusi eskudunekin elkarlanean aritzea proiektuak garatzeko antolamendu eta kudeaketa sistemak hobetzeko asmoz.

e) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritzea bere eskumeneko espedienteetan eta eskatzen zaizkion aferetan.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

46. artikulua. Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuaren egitura.

Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Laguntza Juridikoaren Atala.

b) Modernizazioa Bultzatzeko Atala.

47. artikulua. Laguntza Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Laguntza Juridikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Errekurtso administratiboak ebazteko txostena eta proposamena.

b) Espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpen-proposamena egitea.

d) Xedapen orokorrak aztertu eta prestatzea.

e) Nafarroako, Estatuko eta Europar Batasuneko araudia biltzea.

f) Zehapen espedienteak tramitatzea.

g) Nahitaezko desjabetzeko espedienteak tramitatzea.

h) Eskatzen zaizkion txosten juridikoak egitea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

48. artikulua. Modernizazioa Bultzatzeko Atalaren eginkizunak.

Modernizazioa Bultzatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Antolakuntza eta kudeaketa sistemak hobetzeko proiektuak koordinatzea.

b) Gai-zerrendak eta jakinarazpen administratiboak tramitatzea.

c) Plantilla prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bideratzea.

d) Herritar, enpresa eta entitateentzako informazio eta erregistro jarduerak koordinatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

IV. KAPITULUA

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

49. artikulua. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako turismoa eta merkataritza sustatzea.

b) Turismoa sustatzea, antolatzea eta garatzea.

c) Barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea.

d) Kontsumitzaileen defentsari eta babesari lotutako jarduketak.

e) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

f) Zehapen prozedurak kontsumoaren arloan; Zuzendaritza nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

g) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

50. artikulua. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Turismoko Marketinaren Zerbitzua.

b) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua.

c) Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua.

2. ATALA

Turismoko Marketinaren Zerbitzua

51. artikulua. Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Turismoko Marketinaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroa sustatzea, turismoko eta merkataritzako helburu gisa.

b) Turismo marka aplikatzea eta beste marka edo azpimarkekiko erlazioa koordinatzea.

c) Turismoko Plan Estrategikoa prestatzea eta gauzatzea, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuarekin koordinatuta.

d) Sustapenerako ekintzen plana koordinatu eta nazioko eta nazioarteko merkatuetan aurrera eramatea.

e) Turespañari laguntzea Espainiaren irudia eta autonomia erkidegoek prestatutako produktuak (Pirinioak eta Done Jakue Bidea, esate baterako) atzerrian sustatzeko lanetan.

f) Eskualde mugakideekin lankidetzan aritzea produktu turistiko komunak elkarrekin garatu eta sustatzeko.

g) Nafarroako informazio turistikoaren sarea koordinatzea.

h) Nafarroako turismo produktuak merkaturatzen laguntzea.

i) Turismo produktu jakin batzuetarako plan berariazkoak kudeatzea.

j) Turismoari buruzko argitalpenak eta turismoa sustatzeko gainerako materialen argitalpena koordinatzea.

k) Publizitate kanpainak eta komunikazio eta harreman publikoetako programak kudeatzea.

l) Beharrezkoak diren azterlan eta lanak egitea eskaintzaren, eskariaren eta lehia turistikoaren behaketa ekonomikoa eta estatistikoa egiteko.

m) On line marketin-programa kudeatzea, webgunea sustatzea eta teknologia berriak erabiltzea turismoaren informazio eta sustapenaren mesederako, arlo horren eskumena duen departamentuarekin elkarlanean.

n) Barneko turismoa sustatzea.

ñ) Herritarrak turismoaren arloan sentsibilizatzen laguntzea.

o) Sektore publikoarekiko eta pribatuarekiko koordinazioa eta Nafarroako turismoaren sektorean zer esana duten gainerako agenteekiko koordinazioa sustatzea.

p) Toki entitateek baliabide turistikoak sor ditzaten laguntzea eta lan hori koordinatzea.

q) Turismo produktuak sor daitezen sustatzea eta populazioa turismoaz sentsibiliza dadin bultzatzea.

r) Komunikaziorako teknologia berriak sektore turistikoan aplika daitezen sustatzea.

s) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.

t) Nafarroako Hurbileko Txikizkako Merkataritza Sustatzeko Planeko turismoko eta merkataritzako eskaintza garatzeko programa gauzatzea, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuarekin koordinatuta.

u) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

52. artikulua. Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren egitura.

Turismoko Marketinaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Turismoa Sustatzeko Atala.

b) Turismoko Produktuen Garapenerako Atala.

53. artikulua. Turismoa Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Turismoa Sustatzeko Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroari buruzko informazio turistikoaren lanak antolatzea.

b) Nafarroako turismoaren irudi korporatiboa aplikatzea.

c) Argitalpenen eta sustapenerako beste baliabide batzuen plana kontrolatzea.

d) Datu baseen eta irudien artxiboaren mantentze- eta eguneratze-lanez arduratzea.

e) On line marketin plana kudeatzea, webgunea, aplikazio mugikorrak eta sare sozialak sustatzea eta teknologia berriak erabiltzea turismoaren informazio eta sustapenaren mesederako, eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin elkarlanean.

f) Barne komunikaziorako planak antolatzea turismo sektorearentzat eta bertako biztanleentzat.

g) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuarekin koordinatzea turismo, merkataritza eta artisautza sektorearen barneko webgunea diseinatzea, mantentzea eta eguneratzea.

h) Nafarroako turismoaren behatoki estatistiko eta ekonomikoa diseinatzea eta kudeatzea, arloan eskumenak dituzten unitateen laguntzarekin.

i) Nafarroa sustatzeko gertakari, feria eta aurkezpenak diseinatu eta aurrera eramatea.

j) Publizitate plana eta komunikazio programak diseinatu eta betearaztea.

k) Harreman publikoen plana diseinatu eta betearaztea.

l) Prentsaren eta preskriptoreen aurrean aurkezteko eta girotzeko bidaiak antolatzea.

m) Turismo sektorearen merkaturatzeari laguntzeko planaren kudeaketa.

n) Nafarroako Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planeko turismoko eta merkataritzako marketin neurriak gauzatzea.

ñ) Turismoa sustatzeko bide berriak aztertzea, eskaintzaren eta eskariaren bilakaerara egokituak.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

54. artikulua. Turismoko Produktuen Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Turismoko Produktuen Garapenerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoko Produktuak Garatzeko Plana eta partzuergoek eta toki entitateek turismo produktuak sortzeko programak prestatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

b) Turismo partzuergoekin eta administrazio publikoekin aurreko gaiei buruz egiten diren hitzarmenak tramitatzea.

c) Turismo unitateak garatzeko planak sustatzea.

d) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.

e) Egungo produktuak hobetu eta modernizatzea.

f) Produktuen Klubak sustatzea.

g) Kofinantzatutako proiektuak eta zeharkako proiektuak kudeatzea eta jarraipena egitea.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Turismo Bulegoen sarea eta informaziorako beste gune batzuk koordinatzea eta gainbegiratzea.

i) Interes turistikoko zentroen sarea kudeatzea.

j) Monumentuak eta intereseko eraikinak irekitzeko programak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

k) Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planeko turismoko eta merkataritzako eskaintza garatzeko neurriak gauzatzea.

l) Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Turismo Kalitatearen Atalarekin koordinatzea, eta laguntza ematea prestakuntzaren eta kalitate turistikoaren arloko jarduketak gauzatzen.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua.

55. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Turismoko Plan Estrategikoa prestatzea eta gauzatzea, Turismoko Marketinaren Zerbitzuarekin koordinatuta.

b) Nafarroako Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana prestatzea eta gauzatzea.

c) Turismoari buruzko Foru Legea eta Merkataritzari buruzko Foru Legea garatzeko araudia prestatzea, eta artisautzako araudiaren eguneraketa sustatzea.

d) Turismo, merkataritza eta artisautza sektorearen jarduera sustatzea eta antolatzea.

e) Turismoaren eta merkataritzaren kalitate programak sustatu eta planifikatzea.

f) Turismo Erregistroa, Artisautza Erregistroa eta Nafarroako Merkataritza-establezimenduen Zentsua kudeatzea.

g) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.

h) Komunikaziorako teknologia berriak turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan aplika daitezen sustatzea.

i) Establezimenduetan energia berriztagarriak erabil daitezen sustatzea, eta jarduera turistikoan ingurumena zaintzeko komeni diren neurriak bultzatzea.

j) Turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan sarbideak errazteko neurrien aplikazioa bultzatzea.

k) Turismo, merkataritza eta artisautza sektoreak antolatu eta sustatzeko har litezkeen neurri edo jarduketei buruzko proposamenak egin ahal izateko azterketa eta lanak egitea.

l) Turismoko, merkataritzako eta artisautzako jarduera eta arloko araudia ikuskatzea eta begiratzea.

m) Merkataritzaren eta turismoaren jarduerari buruzko erreklamazio eta salaketak eta bidezko diren zehapen espedienteak tramitatzea.

n) Beste administrazio publiko batzuekin aurreko gaiei buruz egiten diren hitzarmenak tramitatzea.

ñ) Turismo eta Merkataritza arloko Prestakuntza Plana diseinatzea eta gauzatzea, Turismoko Marketinaren Zerbitzuarekin koordinatuta.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

56. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren egitura.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala.

b) Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atala.

57. artikulua. Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalaren eginkizunak.

Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismo arloko araudiaren egoera aztertzea eta ebaluatzea, eta Turismori buruzko Foru Legearen arau garapenerako proposamenak egitea.

b) Turismo enpresen eta jardueren inskripzioa.

c) Nafarroako Turismo Erregistroa kudeatzea.

d) Azpiegitura turistikoen egoera aztertzea eta ebaluatzea, eta proposamenak egitea.

e) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.

f) Kalitate turistikoaren programak aztertzea eta ebaluatzea, eta jarduketa proposamenak egitea.

g) Prestakuntza turistikoaren programak aztertzea eta ebaluatzea, eta jarduketa proposamenak egitea.

h) Turismoaren jarduera ikuskatu eta begiratzea eta arloko araudia betearaztea.

i) Ikuskaritzako jarduera planifikatzea.

j) Turismoaren arloko intrusismoa eta lehia desleiala kontrolatzea.

k) Turismo jarduerari lotutako erreklamazioak eta salaketak tramitatzea.

l) Turismo sektoreko entitateekiko lankidetza koordinatzea eta sustatzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

58. artikulua. Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismo, merkataritza eta artisautza jardueretarako diru-laguntzen programak proposatzea, tramitatzea eta kudeatzea.

b) Emandako diru-laguntzen jarraipena, egiaztapena eta kontrola egitea.

c) Diru-laguntzen deialdiak ebaluatzea eta behar diren txostenak egitea.

d) Beste lurralde batzuek turismo, merkataritza eta artisautza jarduera sustatzeko egiten dituzten proposamenak aztertzea.

e) Teknologia berriak aplikatzeko programak, energia berriztagarrienak, irisgarritasunarenak, genero berdintasunarenak eta bestelakoak aztertzea eta ebaluatzea, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntzen lerroetan aplikatzeko.

f) Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren prestaketa koordinatzea eta planaren gauzatzearen kudeaketa egitea.

g) Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren emaitzak ebaluatzea eta merkataritzako estatistikak aztertzea.

h) Turismo, merkataritza eta artisautza sektorearen barneko webgunearen mantentze-lanak koordinatzea, eta datuak eguneratzeko proposamena egitea.

i) Merkataritza eta artisautza jardueraren arau garapena.

j) Merkataritza-establezimenduen zentsua kudeatzea.

k) Merkataritza eta artisautza jarduerari lotutako erreklamazioak eta salaketak tramitatzea.

l) Merkataritza eta artisautza jarduera kontrolatzea.

m) Merkataritza eta artisautza sustatzeko jarduketak gauzatzea, Turismoko Marketinaren Zerbitzuarekin koordinaturik.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua

59. artikulua. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren eginkizunak.

Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Kontsumitzaileen babesa.

b) Kontsumo arloko informazioa, hezkuntza eta prestakuntza.

c) Merkatuko diziplinari buruzko aferak.

d) Lehia zuzendaritza eta sustapen zuzendaritza bere gain hartzea, Lehiaren Babesari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen arabera.

e) Organo eskuduna izendatzeko mekanismoak aplikatzea, otsailaren 21eko 1/2002 Legean ezarritakoarekin bat.

f) Zehapen-espedienteak instruitzean sortzen ahal diren arazo intzidentalak ebaztea.

g) Instruitutako espedienteak Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalari igortzea, hark ebatz ditzan.

h) Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalak hartzen dituen ebazpenak gauzatzen eta betetzen direla zaintzea.

i) Lehiaren Defentsako Legeak debekatzen dituen jardunbideen ondorioz tramitatzen diren prozeduretan itundutako amaiera sustatzea eta erabakitzea.

j) Autonomia erkidegoetako eta Estatuko Administrazio Orokorreko izen bereko erakundeekin lankidetzan aritzea bere eginkizunen eremuan. Bereziki, otsailaren 21eko 1/2002 Legearen 2.1 (lehenbiziko paragrafoa) eta 2.2 (lehenbiziko paragrafoa) artikuluek aipatzen dituzten jakinarazpenak egin eta hartzeko eskumena dagokio.

k) Lehia askearen kontrako jokabideak aztertzea eta, merkatuetan lehiaren kontrako portaera dagoela jotzen badu, zehapen prozedurak instruitzea.

l) Merkatuetan benetako lehia izan dadila sustatzea.

m) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak sustatzea.

n) Bitartekotza eta arbitrajea, kontsumo gaietan.

ñ) Baimentzen diren prezioak tramitatzea.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

60. artikulua. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren egitura.

1. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atala.

b) Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atala.

2. Era berean, Kontsumoko Arbitraje Batzordea Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuari atxikirik geldituko zaio.

61. artikulua. Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalaren eginkizunak.

Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Merkatua zaindu eta ikuskatzea, kontsumoaren arloan.

b) Ikuskapen jarduera gauzatzean atzemandako administrazioko arau-hausteen ondoriozko zehapen espedienteetan ezarritako zehapenen jarraipena egitea eta betetzen direla kontrolatzea.

c) Beltzarantzeko Zentroen Erregistroaren kudeaketa eta prestakuntza zentroen homologazioa.

d) Merkatuak ikertzea eta zaintzea, eta lehiaren defentsaren arloan zehapen eta baimen prozedurak instruitzea.

e) Merkatuetan benetako lehia izan dadila sustatzea.

f) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

62. artikulua. Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atalaren eginkizunak.

Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako informazio, prestakuntza eta hezkuntza ekintzak burutzea.

b) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kontsultei, kexei eta erreklamazioei arreta ematea.

c) Bitartekotza sustatzea.

d) Indarrean den araudiak kontsumoko arbitrajeari eta kontsumitzaileen babesari dagokionez esleitutako eginkizunak betetzea.

e) Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen Erregistroa kudeatzea.

f) Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluari laguntza ematea bere eginkizunak gauzatu ditzan.

g) Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunaren ondoriozko aukeren berdintasunaren, bazterketa ezaren eta irisgarritasunaren arloan kexak eta erreklamazioak jartzeko arbitraje sistema ezartzen laguntzea eta, kasua bada, hori kudeatzea.

h) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

V. KAPITULUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

63. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako errepide sarearen planeamendua egitea, programatzea, proiektatzea, gauzatzea eta zaintzea.

b) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean.

c) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

d) Zuzendaritza nagusiaren eskumena diren eraikuntza obretako eta proiektuetako segurtasuna eta osasuna.

e) Geologia eta geoteknia.

f) Topografia, geodesia eta kartografia.

g) Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak, foru dekretu honen 2.2 artikuluan xedatutakoa salbu.

h) Nafarroako errepide sarearen ustiapena eta defentsa.

i) Baimenak ematea Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsaren arloan.

j) Zehapen prozedurak Nafarroako errepide sarearen ustiapenean eta defentsan eta garraioen arloan; zuzendaritza nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

k) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

l) Mugikortasun eta garraio arloko politika planifikatzea, koordinatzea, antolatzea, kudeatzea eta jarraipena egitea.

m) Garraio arloko baimenak ematea.

n) Lurreko garraioko azpiegituren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

ñ) Indarra duten xedapenek Garapen Ekonomikorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

64. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

b) Eraikuntza Zerbitzua.

c) Zainketa Zerbitzua.

d) Garraio Zerbitzua.

2. ATALA

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

65. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eginkizunak.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen azpiegituren planeamendua eta programazioa.

b) Nafarroako errepide sareko eta zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen eraikuntza obren proiektuen garapenaren kudeaketa integrala.

c) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean. Jarduketa horiekin loturik, bere eskumeneko gainerako obretarako artikulu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu zerbitzuak.

d) Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

e) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

f) Geologia eta geoteknia.

g) Proiektuen eta obren segurtasuna eta osasuna, eta eraikuntza obren kalitate kontrola.

h) Topografia, geodesia eta kartografia.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

66. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren egitura.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Proiektuen Atala.

b) Ingurumena Zaintzeko Atala.

c) Kartografia Atala.

d) Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atala.

67. artikulua. Proiektuen Atalaren eginkizunak.

Proiektuen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sareko bide azpiegiturak eta trenbide eta aireportuetakoak programatzearekin eta proiektatzearekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioak planifikatzea eta programatzea.

b) Errepideekin eta trenbideetako, aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturekin eta beste obra publiko batzuekin lotutako honako azterlan hauek egitea eta kudeatzea, betiere behin betiko onetsi arte: bideragarritasun azterlanak, alternatiben azterlanak, plan sektorialak, aurreproiektuak eta proiektuak.

c) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan, azterlanetan eta zerbitzuetan zuzendaritza lana egitea.

d) Errepide eta trenbide sareei eta aireportuetako azpiegiturei eragiten dieten hirigintzako ekimenei edo bestelakoei buruzko txostenak gainbegiratzea eta egitea, plangintzaren ikuspuntutik.

e) Proiektuak normalizatzea eta araudi teknikoa argitaratzea.

f) Behar diren ekintzak bultzatzea Foru Komunitateko trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak hobetzeko eta egokitzeko, baita beste garraio batzuekiko intermodalitatea sustatzen dutenak hobetzeko eta egokitzeko ere.

g) Nafarroako trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan eskumenak dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin koordinatzea.

h) Trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan ezartzen diren helburuak babestera bideratutako jarduketak sustatzea.

i) Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

68. artikulua. Ingurumena Zaintzeko Atalaren eginkizunak.

Ingurumena Zaintzeko Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere zuzendaritza nagusiaren eskumenekoak diren azpiegituren plangintzan, proiekzioan, eraikuntzan eta zaintzan ingurumeneko neurriak integratzearekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Planeamenduak eta proiektuak idaztean, aholkularitza ematea ingurumeneko konponbide hoberenak lortzeko.

b) Ingurumenaren babesean eskumenak dituzten erakundeekin harremana izatea.

c) Proiektuen Ingurumen eraginaren azterlanak eta Ingurumen ukipenen azterlanak gainbegiratzea, ingurumenean eskumena duen departamentuari igorri aurretik.

d) Azpiegitura proiektuen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin, ingurumenekoarekin eta apaingarriarekin lotutako neurriak prestatzea, egitea, hartzea eta aplikatzea.

e) Obren hondakindegietarako tratamendu egokia zehaztea eta aplikatzea proiektuan.

f) Obretan ingurumeneko neurriak kontrolatzea eta kudeatzea.

g) Obren ingurumen eta apaindura integrazioari dagozkien inbertsioak kudeatzea, hala badagokio.

h) Obren ingurumen jarraipeneko batzordeetan parte hartzea.

i) Obren hondakindegien tratamendu egokia aplikatzea.

j) Atsedenguneak zaintzea eta Nafarroako errepide sareko bidearteetako, biribilguneetako eta begiratokietako landaketak, apaingarriak eta lorategiak mantentzea, eta horien inguruko landarediaz arduratzea.

k) Ingurumeneko prebentzio eta babes arloetako jarduketa osagarriak.

l) Azpiegitura publikoekin loturik, ingurumen arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

69. artikulua. Kartografia Atalaren eginkizunak.

Kartografia Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere topografiarekin, geodesiarekin eta kartografiarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako Geodesia Aktiboaren Sarea eraikitzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegitura fisikoa eta sistema teknologikoak ezartzea, kudeatzea, zaintzea eta hobetzea eta gainerako datu-base topografiko eta geodesikoak mantentzea eta zaintzea.

b) Nafarroako lurraldearen aireko irudi metrikoak ateratzea, sentsore aktiboak eta pasiboak erabiliz.

c) Datu-base kartografikoak eta horietatik ateratako sail kartografikoak ezartzea eta mantentzea; horiek hiri eta lurralde sailak ezartzeko euskarri dira.

d) Topografiarekin lotutako jarduera mota guztien plangintza, kudeaketa eta garapena.

e) Jarduera kartografikoen eta topografikoen integrazioan eskumenak dituzten unitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beharrei erantzute aldera.

f) Estatuko Administrazioaren barnean kartografia arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan aritzea eta Foru Komunitatean arlo horretan eskumenak dituzten toki entitateak koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kartografiari eta topografiari buruz duen dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea.

h) Produktu kartografikoak argitaratzea eta zabaltzea.

i) Bere eginkizunen esparruko azterlanak egitea, txostenak prestatzea edo iradokizunak egitea.

j) Bere jarduketa eremuaren barnean ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza zientifiko eta teknikoko programak antolatzea, gauzatzea, zuzentzea, gainbegiratzea eta prestatzea, bakarrik nahiz beste entitate eta erakunde batzuekin batera, zehazki Nafarroako unibertsitateekin eta zerbitzu kartografikoetan espezializatutako beste erakunde batzuekin.

k) Zerbitzu kartografiko publiko eta pribatuak sustatzea eta bultzatzea, baita kartografiaren arloko ikerketa, irakaskuntza eta garapen teknologikoa ere.

l) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren informatika eta proiektu informatikoak kudeatzea eta koordinatzea.

m) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren Errepideen Geografia-informazioko Sistema sortu eta mantentzeko beharrezkoak diren lanak koordinatzea eta garatzea.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

70. artikulua. Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere zerbitzuaren jarduketa administratiboekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioen eta lotutako datu estatistikoen bilakaeraren jarraipena.

b) Tramitatutako espedienteen normalizazioa, koordinazioa, kontrola eta jarraipena.

c) Urteko memoriak eta jardueren gaineko txostenak prestatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Eraikuntza Zerbitzua

71. artikulua. Eraikuntza Zerbitzuaren eginkizunak.

Eraikuntza Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sareko obrak eta Foru Komunitateko beste obra publiko batzuk gauzatzearekin loturik, baita agintzen zaizkion interes orokorreko edo antzeko beste obra batzuk gauzatzearekin loturik ere, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak. Hala behar denean, dagozkion proiektuak idaztea ere egokitu dakioke.

Orobat, foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentu honen eskumeneko azpiegituretako obretarako desjabetzeak kudeatzearekin loturik, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

72. artikulua. Eraikuntza Zerbitzuaren egitura.

Eraikuntza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Obren I. Atala.

b) Obren II. Atala.

73. artikulua. Obren I. eta II. atalen eginkizunak.

Obren I. eta II. atalek foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, betiere Nafarroako errepide sareko obrak eta Foru Komunitateko beste obra publiko batzuk gauzatzearekin loturik, baita agintzen zaizkien interes orokorreko edo antzeko beste obra batzuk gauzatzearekin loturik ere, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, dagozkien eskumenak galarazi gabe.

Berariaz, ondotik azaltzen diren eginkizunak beteko dituzte. Komunak dira, baina unean-unean atal bakoitzak esleiturik dituen obren arloan aplikatuko dira.

a) Obren aurreko fasean: proiektuen azterketa, horien zuinketa eta bideragarritasuna, hasteko agindua eta lanen programak eta egutegiak onestea eta, kasua bada, ukitutako zerbitzuen kudeaketa.

b) Obrak gauzatzeko fasean: zuzendaritza, ikuskapena, kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa eta obrek oro har aurrera egiteko behar diren jarduketa eta txosten oro; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; hobekuntzak edo osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak gauzatzea eta bultzatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio eta partikularrekiko harremanak; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

c) Azken fasean: obra onartzea, ikuskatzea, behar diren tramitazioak, obren azkeneko ikuskapena eta ondoko jarraipena.

d) Oro har, esleitzen zaion obra edo jarduketa bakoitzaren kudeaketa eta jarraipen osoa. Hala badagokio, dagozkion proiektuen idazketa.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Zainketa Zerbitzua

74. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Zainketa Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako errepide sarearen zainketa integrala.

b) Errepide sarearen ustiapena eta defentsa; arlo horretako baimenak eta zehapen espedienteak tramitatzea.

c) Nafarroako errepideen katalogoa eta Zeharbideen Inbentarioa kudeatzea eta horien eguneraketak tramitatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

75. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren egitura.

Zainketa Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Atala.

b) Ustiapen Atala.

c) Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atala.

76. artikulua. Zainketa Atalaren eginkizunak.

Zainketa Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik eta, berariaz, honako hauek:

a) Errepideak erabilgarri eta funtzional mantentzea. Bide sarean larrialdiei erantzuteko zerbitzua. Neguan bideak erabilgarri mantentzea.

b) Bide sareko seinalizazio, balizatze eta argiztatze lanak.

c) Inbentarioak eta errepideen zainketa integralerako programak egitea.

d) Zoruen eta Nafarroako errepide sarearen bilakaeraren inbentarioak egitea. Zoruak hobetzeko eta garatzeko jarduketa planak.

e) Nafarroako errepide sareko obren proiektuak egitea, obrak gauzatzea eta kudeatzea, betiere bide sarearen zainketa osorako eta hobekuntzarako lanekin loturik.

f) Errepide sareko zoruak, zeharkaleak eta gune bereziak sendotzearekin lotutako lanak proiektatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

g) Estatistikak, txostenak eta memoriak egitea.

h) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

i) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

j) Proiektuen zuzendaritza eta zainketa-zentro berrietako obrak ikuskatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

77. artikulua. Ustiapen Atalaren eginkizunak.

Ustiapen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako errepideen defentsa arloan esku-hartzea eta kontrol lana egitea.

b) Baimenak tramitatzea.

c) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea eskabideak tramitatzeko ereduak eta inprimakiak errazteko eta telematikoki tramitatzeko.

d) Zuinketa eta onarpen aktak egitea, Zainketa Ataleko langileekin elkarlanean, aurretik baimendutako lanetan, lanak hobeki kontrolatzeko eta azkeneko emaitza hobea izateko, errepideen ustiapenari dagokionez.

e) Nafarroako errepide sarearen defentsaren ikuspuntutik errepide sareari eragiten dioten hirigintzako ekimenei edo hirugarrenen ekimenei buruzko txostenak ikuskatzea eta egitea.

f) Errepideen defentsaren araudian xedatutakoaren arabera ireki diren zehapen prozedurak tramitatzea.

g) Garraioen eta lurraldearen antolamenduaren arloko eginkizun osagarriak.

h) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

78. artikulua. Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atalaren eginkizunak.

Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Bide segurtasun arloa garatzea istripuak izateko aukerei buruzko azterlanetan, arazoen analisi sistematikoan eta konponbideen proposamenean.

b) Istripuak eta horien zergatiak ikuskatzea.

c) Istripu ugariko tarteen bilakaeraren jarraipena, eta horiek desagerrarazteko programak.

d) Azterlanak eta proiektuak idaztea eta, hala badagokio, obrak kontratatzea eta zuzendaritza lana egitea, alderdi guztietan, istripu ugariko tarteak desagerrarazteko programetan, edo bide segurtasuna hobetzeko programetan.

e) Bide segurtasuna hobetzeko trazadura, lotura edo elkarguneen aurretiko diseinuan elkarlanean aritzea.

f) Bide segurtasuneko arloan, idatzitako proiektuen eta eraikitako obren ikuskapena, eta kasuan kasuko txostenak ematea.

g) Nafarroako Errepide Sarea Kontrolatzeko Zentroaren ustiapena, honako zerbitzu hauek emanez:

–Erabiltzaileari errepide sarearen egoerari buruzko etengabeko informazioa ematea.

–Bide seinalizazioa, informazio aldakorreko panelen bidez.

–Zirkulazio edukierari buruzko informazioa lortzea.

–Zainketa Zerbitzuaren mendeko errepide guztietako SOS zutoinen sarea integratzea.

–Errepide sareko tunelen kontrol zentralizatua.

–Estazio meteorologikoek emandako informazioaren kontrol zentralizatua.

–Zainketa integralean elkarlanean aritzea. Bidezaintza neguan. Alerta egoerak.

–Errepide sareko argiztapen harguneen kontrol zentralizatua.

h) Errepide sarearen kudeaketa teknikorako inbentarioak mantentzea.

i) Nafarroako errepide sarearen edukierak. Trafikoaren eta bere eboluzioaren azterketa. Prognosia. Planeamendu alorrekin lankidetzan aritzea.

j) Batzorde teknikoetan parte hartzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

5. ATALA

Garraio Zerbitzua

79. artikulua. Garraio Zerbitzuaren eginkizunak.

Garraio Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, garraio arloarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Mugikortasun, garraio eta logistikaren arloko politikak eta planak prestatzea.

b) Bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko zerbitzu publikoaren eta pribatuaren arloa planifikatzea.

c) Garraio azpiegiturak sustatzea eta garatzea. Zehazki, autobus geltokiak, geralekuak eta garraio zentroak.

d) Modernizazio eta berrikuntza teknologikoa sustatzea garraioaren eta logistikaren sektorean.

e) Elkarlan eta jarduketa ildoak ezartzea era guztietako garraio zerbitzuak ematearen ardura duten eragile publiko eta pribatuekin, Foru Komunitatean baldintza egokiak izan daitezen gizarte eta industria politikan ezarritako helburuak betetzeko.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Iruñerriko hiri garraioaren planari egiten dion ekarpen ekonomikoa jarraitu eta kontrolatzea.

g) Garraioarekin zerikusia duten jarduera eta xedapen guztietan aholku ematea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste unitateekin koordinatzea.

h) Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kontrolatzea eta kudeatzea.

i) Baimenak kudeatzea eta gaitasun-tituluak ematea.

j) Lanbiderako gaitasuna neurtzeko probak antolatzea eta prestakuntza-planak garatzea.

k) Garraioaren arloko ikuskapena.

l) Zehapen espedienteak tramitatzea.

m) Nafarroako garraioaren arloan Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak agintzen dizkion eginkizunak betetzea.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

80. artikulua. Garraio Zerbitzuaren egitura.

Garraio Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Analisi eta Azterlan Atala.

b) Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atala.

c) Kudeaketa Atala.

d) Garraioaren Araubide Juridikoaren Atala.

e) Modernizazio Atala.

f) Errepideko Garraio Publikoaren Atala.

81. artikulua. Analisi eta Azterlan Atalaren eginkizunak.

Analisi eta Azterlan Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu ondoko arlo hauetan:

a) Trenbideko eta aireko garraioa hobetzeko analisiak eta azterlanak egitea.

b) Garraioaren sektore ekonomikoarekin lotutako eragiketa estatistikoak egitea eta jarraitzea.

c) Estrategia orokorra prestatzea mugikortasun jasangarria bultzatzeko.

d) Mugikortasunari buruzko plangintza, azterlanak eta proiektuak.

e) Bere eremu funtzionalean eratzen edo formalizatzen diren lankidetza batzorde, proiektu eta hitzarmenetan parte hartzea, eta horien gaineko aldian behingo txostenak egitea.

f) Diru-laguntzen espedienteak kudeatzea.

g) Nafarroako eremu logistikoen lurralde eredua berrikustea.

h) Zuzendaritza nagusiari laguntza teknikoa ematea Nafarroako estrategia logistikoa definitzeko.

i) Garraio eta logistika sektorearekin lankidetzan aritzea sektore hori modernizatzeko.

j) Iruñerriko hiri-garraioaren planean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen zaizkion eginkizun teknikoak eta jarraipen eginkizunak betetzea.

k) Parte-hartzea Iruñerriko hiri-mugikortasun jasangarriaren planaren prestaketan.

l) Nafarroako garraio eredu bat garatzea, zuzendaritza nagusiko gainerako unitateekin koordinaturik.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

82. artikulua. Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalaren eginkizunak.

Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere garraioen arloko antolamendu eta ikuskapenari loturik eta, zehazki, honako hauek:

a) Bidaiarien nahiz salgaien garraio-jardueraren ikuskapena.

b) Errepideko garraioa ikuskatzeko plana prestatzea, jarraitzea eta kontrolatzea.

c) Foruzaingoarekin, guardia zibilarekin eta udaltzaingoekin koordinatzea, bai eta beste administrazio publiko batzuekin ere, garraioen ikuskapenaren arloan.

d) Nafarroako errepide sareko pisaketa-baskulak mantentzea eta hobetzea.

e) Zehapen espedienteen tramitazioa, instrukzioa eta proposamena.

f) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordearen lehendakaritza.

g) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari esleitutako eginkizunen zuzendaritza eta kudeaketa.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

83. artikulua. Kudeaketa Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak beteko ditu, betiere garraio arloko antolamenduarekin eta kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kudeatzea. Bidaiari eta salgaien garraioaren eta jarduera osagarrien arloko baimenak kudeatzea.

b) Garraio arloko gaitasun profesionalaren tituluak erregistratzea eta ematea, eta egoki diren deialdiak eta probak antolatzea.

c) Garraio sektoreko prestakuntza sustatzea, proposatzea eta garatzea.

d) Tramitazio telematikoa ezartzea garraioaren arloko kudeaketetan eta tramiteetan.

e) Ministerioarekin koordinatzea bere eginkizunen eremuan.

f) Takografo txartelak kudeatzea eta luzatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

84. artikulua. Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan azaltzen diren eginkizunak beteko ditu, garraio arloko alderdi juridikoekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraio jardueraren araudia aztertzea eta egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenenen arloetan.

b) Txostenak egitea garraio zerbitzuak kontratatzean eta Foru Komunitateko Administrazioak sustatutako eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak ematean.

c) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko garraio arloko araudia biltzea.

d) Garraioaren eta mugikortasunaren arloko kide anitzeko organoen idazkaritza.

e) Garraio arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

f) Garraioaren arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

g) Garraioari buruzko legeak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

h) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dituen txosten juridikoak egitea eta aholkularitza ematea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

85. artikulua. Modernizazio Atalaren eginkizunak.

Modernizazio Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Errepideko garraio publikoa modernizatzeko sistema garatzea, ezartzea eta mantentzea.

b) Errepideko garraio publikoan ordaintzeko sistema garatzea, ezartzea eta mantentzea.

c) Proiektu teknologiko eta berritzaileak bultzatzea, Administrazioko beste unitate tekniko batzuekin lankidetzan.

d) Garraio publikoaren arloko intermodalitatea eta berrikuntza bultzatzea, beste administrazio publiko eta unibertsitate batzuekin lankidetzan.

e) Garraio Zerbitzuaren geografia-informazioko sistema garatzea eta mantentzea, zuzendaritza nagusiaren gainerako sistemekin eta SITNArekin koordinatuta.

f) Garraio Zerbitzuaren gainerako ataletan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezarri eta erabiltzeko koordinazioa.

g) Gai arriskutsuen eta galkorren garraioari buruz aholku ematea.

h) Garraio arloko segurtasun aholkulariaren figurarekin loturik agindutako eginkizunak kudeatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

86. artikulua. Errepideko Garraio Publikoaren Atalaren eginkizunak.

Errepideko Garraio Publikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Plangintza egitea eta parte-hartze publikoa sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa titular duten errepideko garraio publikoko zerbitzuak berritzeko prozesuetan.

b) Errepideko garraio publikoko zerbitzuak kontratatzeko espedienteak kudeatzea.

c) Errepideko garraio publikoko zerbitzuen kudeaketaren jarraipena egitea.

d) Toki entitateekiko lankidetza bultzatzea errepideko garraio publikoko zerbitzuak sustatzeko eta hobetzeko.

e) Garraio zerbitzuak kudeatzeko emakiden eta baimenen ustiapena ebaluatzea eta kontrolatzea.

f) Errepideko garraio publikoko kontratuen jarraipen ekonomikoa egitea.

g) Operadoreei pagatzen zaizkien konpentsazio ekonomikoen espedienteak kudeatzea.

h) Zerbitzuen tarifak berrikustea eta eguneratzea.

i) Ibilbideak eta tarifak berrantolatzeko proposamenak egitea.

j) Errepideko bidaiarien garraio publikoko zerbitzuen enpresa operadoreekiko harremanak koordinatzea.

k) Geralekuak eta markesinak behar bezala mantentzen eta kontserbatzen direla begiratzea.

l) Geraleku berrien eraikuntza eta ezarpena sustatzea.

m) Errepideko garraio publikoko zerbitzuen informazioa eta estatistikak prestatzea eta hedatzea.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

VI. KAPITULUA

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako
eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

87. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak, zuzenean Departamentuko kontseilariari atxikia, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin eta gastuaren kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketan aholkularitza ematea.

b) Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektua koordinatzea eta tramitatzea.

c) Aurrekontuen kudeaketa, aldaketak eta gauzatzea, eta horri buruzko informazioa prestatzea.

d) Departamentuaren epe ertaineko eta luzeko plangintza ekonomikoa prestatu, aldatu eta kudeatzea.

e) Departamentuko diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea eta kontrolatzea.

f) Departamentuaren kontabilitate zentroak kudeatzea.

g) Gastu arruntaren, inbertsioen, kontratazioen eta diru-laguntzen analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

h) Esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

i) Ekonomiarekin eta gastuaren kontrolarekin lotutako azterlanak, zerbitzuaren eskumenen esparruari dagozkionak.

j) Departamentuan dagoen informazio ekonomikoa ustiatzea.

k) Ekonomia eta aurrekontu arloetan departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea.

l) Azterlanak eta estatistikak.

m) Zuzendaritza nagusi eskudunekin elkarlanean aritzea departamentuaren modernizazio proiektuetan.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

88. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atala.

b) Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atala.

89. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza teknikoa.

b) Aurrekontuen kudeaketa, aldaketa eta exekuzioa kontrolatzea eta jarraipena egitea, bai eta eginkizun horien gaineko informazioa prestatzea ere.

c) Epe ertaineko eta luzeko plangintza ekonomikoa prestatu, aldatu eta kudeatzea.

d) Diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea eta kontrolatzea.

e) Departamentuaren kontabilitate zentroak kudeatzea.

f) Bere jarduketa eremuaren jarduera ekonomikoa kontrolatzea eta bultzatzea.

g) Azterlanak eta estatistikak.

h) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipen ekonomikoa egitea.

i) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta Departamentuaren kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

90. artikulua. Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere kontzesio obren kudeaketa ekonomikoarekin eta departamentuaren gastuaren kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

b) Departamentuaren gastuaren bilakaera aztertzea.

c) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak.

d) Gastu arruntaren, inbertsioen, kontratazioen eta diru-laguntzen analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

e) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak eta estatistikak.

f) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipen ekonomikoa egitea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

VII. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

91. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atala.

92. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere honako hauekin loturik: idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoak, ondare erantzukizuneko espedienteen tramitazioa, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

93. artikulua. Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalaren eginkizunak.

Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoekin loturik, eta, gainera, honako hauek:

a) Behar den guztia prestatzea departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumena diren langileriari buruzko gaiak tramitatzea.

c) Agirien sarrera-irteeren erregistroa kudeatzea.

d) Agiriak konpultsatzea.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren unitate organikoei alderdi administratiboan babesa ematea.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren barnean agintzen zaizkionak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.–Eskumenen banaketa.

1. Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren esku deskontzentratzen dira, nork bere eskumenen esparruan, kontratazioaren arloan Garapen Ekonomikorako kontseilariari esleitutako eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

2. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira turismoaren eta merkataritzaren arloetan arau-hauste arin eta larriengatik irekitzen diren zehapen prozedurak hasteko eta ebazteko eskumenen titulartasuna eta erabilera, betiere arau indardunek Garapen Ekonomikorako Departamentuari eta Nafarroako Gobernuari esleitzen badizkiete eskumen horiek.

3. Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren esku deskontzentratzen dira ondare-erantzukizunaren arloan Garapen Ekonomikorako kontseilariari esleitutako eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

4. Garraio Zerbitzuko titularraren esku uzten dira garraioen arloko zehapen prozedurak hasteko eta ebazteko eskumenen titulartasuna eta erabilera, betiere foru dekretu honek Herri Lan Zuzendari Nagusiari esleitzen badizkio eskumen horiek.

5. Garraio Zerbitzuko titularraren esku uzten dira garraioen baimenen arloko eskumenen titulartasuna eta erabilera, betiere foru dekretu honek Herri Lan Zuzendari Nagusiari esleitzen badizkio eskumen horiek.

6. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen banaketa, foru agindu baten bidez, merkataritzaren arloan Nafarroako Gobernuari esleitzen zaizkionak salbu. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Berretsi egiten dira, bitarteko gisa, honako izendapen hauek:

a) Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuko zuzendariarena; hemendik aurrera, zerbitzuaren izena I+G+b Zerbitzua izanen da.

b) Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuko zuzendariarena; hemendik aurrera, zerbitzuaren izena Turismoko Marketinaren Zerbitzua izanen da.

c) Proiektu Estrategikoen eta Enpresa Politiken Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Proiektu Estrategikoen eta Hitzarmenen Atala izanen da.

d) Europako Deialdien Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Europako Lurralde Lankidetzarako Atala izanen da.

e) Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena 4.0 Industria Sustatzeko Atala izanen da.

f) Berrikuntza Sustatzeko Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atala izanen da.

g) Teknologiaren eta Ezagutzaren Transferentziaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Elikakatearen arloko I+G+b Atala izanen da.

h) Enpresen Erregistroaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Azpiegitura Energetikoen Atala izanen da.

i) Industria Segurtasunaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atala izanen da.

j) Energiaren eta Meategien Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Meategien Atala izanen da.

k) Turismoko Marketinaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Turismoa Sustatzeko Atala izanen da.

l) Turismoa Sustatzeko Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala izanen da.

m) Merkataritza Sustatzeko Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atala izanen da.

n) Informazio Sistemen Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Modernizazio Atala izanen da.

ñ) Garraioen Ustiapenerako Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Kudeaketa Atala izanen da.

o) Plangintza eta Modernizazio Ataleko buruarena; hemendik aurrera, atalaren izena Errepideko Garraio Publikoaren Atala izanen da.

Laugarren xedapen gehigarria.–Unitateen jarraipena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

Xedapen iragankor bakarra.–Kreditu egozpena.

Foru dekretu honen bidez sortu edo aldatu diren zerbitzu eta atalen aurrekontu xedapenak kasuan kasuko eginkizunak orain arte bete dituzten organoen bidezko aurrekontuko kontu-sailetako kredituei egotziko zaizkie, 2017ko aurrekontu ekitaldia amaitu arte.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena eman zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1700467