207. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Eta Komunitate Garapeneko Alorreko emakumeendako arreta programaren eta haurrei zein familiei laguntzeko programaren arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko urriaren 11n:

«Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak, 2017ko abuztuaren 24an, deialdia onetsi zuen Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Eta Komunitate Garapeneko Alorreko emakumeendako arreta programaren eta haurrei zein familiei laguntzeko programaren arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2017ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean. Ezarritako epean inork eskabiderik aurkeztu ez duenez, ebatzi dut lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea.»

Iruñean, 2017ko urriaren 11n.–Giza Baliabideen zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1711808