1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1913/2017 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa errektoreordeak emana, bi sari emateko deialdia onesten duena, bata Teknologia Elektronikoaren alorreko gradu amaierako lanik onenari emango zaiona, eta bestea alor bereko master amaierako lanik onenari, biak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, eta gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzenduak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Institute of Smart Cities (ISC) institutuaren funtsezko helburuak dira ikerketa oinarrizko eta bideratua sustatzea eta berrikuntza teknologikoko ekimenak bultzatzea, enpresa ehunarekin lankidetzan jardutearen bidez. Ikerketa institutu honen jardun-eremu nagusiak dira datuen analisia eta seinaleen prozesatua, gauzen internet-a, energiaren iraunkortasuna eta efizientzia, baita inguru adimentsuen diseinu, analisi, inplementazio eta optimizazioa ere.
Bere aldetik RS Components enpresak RS University Partner Programme (RSU) izena duen ekimen bat abian jarri du, eta haren bidez, beste zenbait unibertsitaterekin batera, NUPekin besteak beste, sustatu nahi du ingeniaritza ikasleen unibertsitate esperientzia, proiektuak garatzeko lagungarriak diren lanabesen eta euskarrien bidez.
Hori dela-eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Institute of Smart Cities (ISC) institutuko zuzendariak eta Amidata S.A.U. enpresak eta RS components delakoak, aipatu “RSU Partner Programme” programaren eremuan, finantzatzen duten “Promotion of RS Components” sustapen kontratuko ikertzaile arduradun Carlos Ruiz Zamarreño irakasleak, erabaki dute deialdi bat egitea bi sari emateko, bat gradu amaierako lanik onenari, eta bestea master amaierako lanik onenari, biak Teknologia Elektronikoaren arloan, eta biak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, eta gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzenduak.
Institute of Smart Cities (ISC) institutuko zuzendariaren eta Carlos Ruiz Zamarreño irakaslearen idazkia ikusita, bi sari emateko deialdia egiteko eskatzen duena, bata Teknologia Elektronikoaren alorreko gradu amaierako lanik onenari emango zaiona, eta bestea master amaierako lanik onenari, biak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, eta gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzenduak.
Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.
Kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egindako txostena ikusirik.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Institute of Smart Cities (ISC) institutuak egindako proposamena ikusirik.
Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskumenak betez.
EBATZI DUT:
Lehena.–Deialdi honek sortutako gastua egiteko baimena ematea. Gastua, gehienez ere, 1.000,00 euro-koa izango da, sarien zenbatekoari dagokion diru-kopurua, eta OTRI kontratu honen aurrekontuaren bidez finantzatuko da: 2017901034-Promotion of RS Components-RSU Partner Programme, zeinaren ikertzaile arduraduna Carlos Ruiz Zamarreño baita.
Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2017ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako aurrekontu-sailaren kargura ordainduko da.
2017 | |
30.31.13.7512 480.26 Ikerketa Sariak | 1.000,00 euro |
Bigarrena.–500,00 euroko bi sarietarako deialdia egiten da, Teknologia Elektronikoaren arloan egindako gradu amaierako lanik onenari emateko, bata, eta master amaierako lanik onenari emateko, bestea.
P.F.G.Z zergari dagokionez, sari hau jarduera profesionalaren errendimendua da. Beraz, atxikipen aplikagarria %15ekoa izango da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Arautegiko 78. artikuluaren arabera.
Hirugarrena.–Bi sari emateko deialdia onestea, bata Teknologia Elektronikoaren alorreko gradu amaierako lanik onenari emango zaiona, eta bestea alor bereko master amaierako lanik onenari, biak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzenduak, ikasturte haietan beren lanak bost eremu hauetako batean egin zituztenak: instrumentazioa, domotika, elektronika digitala, elektronika analogikoa eta elektronika potentziazkoa, ebazpen honen eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Institute of Smart Cities (ISC) institutura, Carlos Ruiz Zamarreño irakasleari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketa errektoreordeari eta Kontuhartzailetzari.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitateko web orrialdean argitara dadin agintzea (www.unavarra.es/).
Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2017ko urriaren 16an.–Ikerketako errektoreordea, Ramón Gonzalo García.
OINARRIAK
Urriaren 16ko 1913/2017 Ebazpenaren eranskina
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Institute of Smart Cities (ISC) Institutuak, eta RS Components enpresak uste dute beharrezkoa dela elektronikaren arloan jakintza sorraraztea, unibertsitateko ikasleei eta arloko profesionalei zuzendutako prestakuntza eta ikerketa jardueren bidez.
Hori dela-eta, eta teknologia elektronikoaren sustapen-jarduerak finantzatzeko RSU Partners Programe programaren barruan, Institute of Smart Cities institutuak bi saritarako deialdia egin du, bat gradu amaierako lanik onenari emango zaiona, eta bestea master amaierako lanik onenari, biak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, eta gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzenduak, zeinek ikasturte haietan beren ikasketen amaierako lanak egin baitzituzten Teknologia Elektronikoaren arloan, bost eremu hauetako batean: instrumentazioa, domotika, elektronika digitala, elektronika analogikoa eta elektronika potentziazkoa.
Hori horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Institute of Smart Cities (ISC) institutuak deialdi hau egiten du:
Lehenengoa.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen helburua da bi sari emateko prozedura arautzea, publizitate, objektibotasun eta lehiakortasunaren printzipioen arabera, bat gradu amaierako lanik onenari emango zaiona, eta bestea master amaierako lanik onenari, biak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzenduak, zeinek ikasturte haietan beren ikasketen amaierako lanak egin baitzituzten Teknologia Elektronikoaren arloan, bost eremu hauetako batean: instrumentazioa, domotika, elektronika digitala, elektronika analogikoa eta elektronika potentziazkoa.
Bigarrena.–Finantzabidea.
Deialdi honek 1.000,00 euroko aurrekontua du osotara. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2017ko gastuen aurrekontuko 30.31.13.7512.480.26 Ikerketa sarietarako izeneko aurrekontu-sailaren kargura ordainduko dira.
Institute of Smart Cities (ISC) institutuak emango du diru-kopuru hori, RS Componentes enpresak, RSU Partner Programme programaren barruan, daukan osagaiak sustazeko kontratuaren bidez. Programa horren ikertzaile arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Institute of Smart Cities (ISC) institutuko Carlos Ruiz Zamarreño irakaslea da.
Hirugarrena.–Deialdiko sariak.
Bi saritarako deialdia egiten da, bat gradu amaierako lanik onenari emango zaiona, eta bestea master amaierako lanik onenari, biak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzenduak, zeinek ikasturte haietan beren ikasketen amaierako lanak egin baitzituzten Teknologia Elektronikoaren arloan, bost eremu hauetako batean: instrumentazioa, domotika, elektronika digitala, elektronika analogikoa eta elektronika potentziazkoa.
Laugarrena.–Hautagaiek bete beharrekoak.
Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleek, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, beren gradu amaierako lana edo master amaierako lana aurkeztu eta gainditu dutenak, Teknologia Elektronikoaren arloan, bost eremu hauetako batean: instrumentazioa, domotika, elektronika digitala, elektronika analogikoa eta elektronika potentziazkoa. Lanak 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan aurkeztuak behar dira, 2015eko irailaren 1etik 2017ko irailaren 30erako Ikasketa Amaierako Lanak defenditzeko deialdietan, eta gutxienez Bikain edo Ohorezko matrikula kalifikazioa lortutakoak.
Bosgarrena.–Hautagaitzak aurkeztea.
Saria irabazteko interesa daukaten hautagaiek eskaera egin beharko dute, http://bit.ly/2y6O3iS estekan dagoen inprimaki normalizatuaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dena, edo Administrazio Prozedura Arautzen duen Legeak ezartzen duen edozein medioren bidez, lege horrek ezartzen dituen tokietan.
Horrez gain, mezu elektroniko bat bidali beharko dute research.institutes@unavarra.es helbidera, hautagaitzak aurkezteko epea bukatu baino lehen. “GAL-MAL sariak: teknologia elektronikoak” jarriko dute gai moduan, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, hautagaiaren izen-deiturak adieraziz:
–Gradu amaierako lanaren edo master amaierako lanaren laburpena daukan poster formateatua A0 tamainan, pdf edo ppt fitxategian.
–Aurkezten duten ikasketa amaierako lanaren merezimenduen arrazoiak, saria lortzeko (gehienez orri 1).
Hamabost eguneko epea dago aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.
Gainera, informazioa emateko, deialdi hau argitaratu egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Institute of Smart Cities (ISC) institutuaren eta TIIGMETen webgunean.
Sarietara aurkezteak esan nahi du onartzen direla deialdiaren oinarriak.
Seigarrena.–Sarituen betebeharrak.
1. Sariak Institute of Smart Cities (ISC) institutuak antolatutako ekitaldi publiko batean emango dira, zeinean epaimahaiek aurkeztutako lanak balioetsiko baititu.
2. P.F.G.Z zergari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendua izango dira, eta beraz, Unibertsitateak % 15eko atxikipena egingo du.
3. Deialdiko oinarriak betetzen ez badira, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, sariaka kendu ahal izango dira. Hala gertatzen denean, doakionak sariagatik hartutako dirua itzuli beharko du.
Zazpigarrena.–Sarien epaimahaia.
Hauek dira sariak emango dituen epaimahaia osatzen dutenak:
–Hitzarmeneko kide den RS enpresaren arduraduna, edo hark delegatua.
–Institute of Smart Cities (ISC) institutuko Carlos Ruiz Zamarreño irakaslea, RS Componentes enpresak, RSU Partner Programme programaren eremuan, daukan osagaien sustapen-kontratuko arduraduna.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakasle bat, sailak izendatua.
–Elektronikako ikasleen i2tech Elkarteko burua, edo hark delegatua.
–Institute of Smart Cities (ISC) institutuak izendatutako elektronika alorreko profesional bat.
Epaimahaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko doktoreak hala eskatuta eratuko da OTRI: Promotion of RS Components-RSU Partner Programme kontratuko arduraduna denak, eta horretarako deialdia egingo du. Halaber, horrek berak behar diren kudeaketak egingo ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.
Zortzigarrena.–Sariak ematea.
1. Epaimahaiak aurkeztu diren hautagaitzen balioespen bat egingo du, hautagaiek egin dituzten zio-adierazpenen arabera, eta antolatu den ekitaldi publikoan egindako gradu amaierako lanaren edo master amaierako lanaren adierazpenen eta posterren aurkezpenen arabera. Bederatzigarren oinarrian, Argitalpena, biltzen den bezala, ekitaldi publiko horretarako deialdia Institute of Smart Cities (ISC) institutuaren webgunearen bidez egingo da, bakarrik.
2. Aurkezpen ekitaldi publikoan, alderdi hauek baloratuko ditu Epaimahaiak:
–Aztertutako gaiaren interesa eta deialdiko edukietarako egokitzapena.
–Kalitate zientifikoa eta teknikoa. Zehaztasuna iturrien erabileran eta lanaren barne sendotasuna.
–Estiloaren zuzentasuna eta argitasuna adierazpenean eta lanaren aurkezpenean.
3. Aurkezpen ekitaldi publikoaren ondoren, Epaimahaiak saria emateko proposamena egingo du, txosten arrazoituan oinarrituta.
4. Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordeari bidaliko dio sariak emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emango du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu amaierako lanik onenari eta master amaierako lanik onenari saria emanez. Ebazpen honetan saritutako hautagaien izena baino ez da agertuko, eta gainontzeko hautagaitzak atzera bota direla ulertuko da.
5. Saria eman gabe utz daiteke epaimahaiaren iritziaren arabera, edo hautagairik ez dagoelako.
6. Ikerketarako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
7. Ekitaldi publikoa egingo da sariak emateko.
8. Nafarroako Unibertsitate Publikoak zabalduko du sari-ematearen ebazpena, saria emateko ekitaldi publikoa izan baino lehenago.
Bederatzigarrena.–Argitalpena.
Deialdi honen oinarriak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean (www.unavarra.es). Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoa arduratuko da oinarriak zabaltzeaz.
Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Institute of Smart Cities (ISC) institutuaren web-orrialdean soilik argitaratuko dira.
Bitarteko horiek dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak onarturiko tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez-ofizialean.
Hamargarrena.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere oinarrien aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa zilegi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Iragarkiaren kodea: F1711902