207. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

8/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2017ko urriaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 8/2017 aldaketa egiteko espedientea, kreditu berezia sortzen baitu bide turistikoen homologazioa berritzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatzean eta onestean, errespetatu behar dira aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluari dagokionez, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bai eta Udalaren iragarki oholean ere, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren, argitaratu beharko bada ere.

Iratxetan (Leotz), 2017ko urriaren 10ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1711668