207. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 765. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2017ko urriaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 765. lurzatiaren xehetasun-azterketa (La Facería kaleko 1, Talluntxe-2 industrialdea), Jesús Iribarren SAk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2017ko urriaren 16an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1711825