207. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aurrekontuko 9/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

9/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldatu beharreko gastuak:

PARTIDAREN KODEA

KONTZEPTUA

ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA

Kreditu berezia

3269-48900

Guraso elkartearentzako diru-laguntza. Goiztiarrentzako gela

2.000,00

GASTUAK, GUZTIRA

2.000,00

Finantzaketa:

PARTIDAREN KODEA

KONTZEPTUA

ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA

8700001

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

2.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

2.000,00

Esteribarren, 2017ko urriaren 13an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1711760