2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketarako plan berezia hiri-lurzoru finkatuko UC-18 unitatean. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2017ko urriaren 11ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia hiri-lurzoru finkatuko UC-18 unitatean, Luis Mutuberria Etxeberriak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2017ko urriaren 16an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1712048