207. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egongo dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua. Jarduera: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua. Kokalekua: Konstituzio etorbidea 5.

Cintruenigon, 2017ko urriaren 17an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1711832