207. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Balorazio txostena. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2017ko urriaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Agoizko balorazio txostena berrikusteko proiektua, Trabajos Catastrales SA enpresak prestatua. Lehenago, 2017/08/11n, onetsitako agiri teknikoa zuzendu da, eta gero antzemandako akatsak ere bai. Beraz, zuzendutako dokumentua berriz jarri da jendaurrean.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, agiria jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean onespen hau laburturik argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute dokumentazio teknikoa Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

Agoitzen, 2017ko urriaren 19an.–Alkate-udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1712125