207. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

341/2017 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 130.000 euro gehitzen dizkiona seme-alaba adingabeak zaintzeko edo eritasuna edo/eta gerora izandako istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2017ko deialdian baimendutako gastuari.

Eskubide Sozialetako kontseilariak eman maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako.

Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 4ko 98/2017 Foru Aginduaren bidez, eszedentzia hartzeko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen, adingabeko seme-alabak zaintzeko eta eritasuna edo/eta gerora izandako istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko. Halaber, 550.000 euroko gastua baimendu zen horretarako, 2017rako, urteko gastuen aurrekontuko “Familia eta lana bateratzeko laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta ebazteke dago hainbat espediente. Gaur egun, aurreikusitako gastua 130.000 eurokoa da eta 70 espedienteren balorazioari dagokio. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordearen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 130.000 euro gehitzea seme-alaba adingabeak zaintzeko edo eritasuna edo/eta gerora izandako istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2017ko deialdian baimendutako gastuari. 2017ko gastuen aurrekontuko “Familia eta lana bateratzeko laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura egiten da.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Nerabeen Zuzendariordetzari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko irailaren 29an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1711364