2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Eskumenak bertze baten esku uztea
Ultzamako Udaleko alkateak, 2017ko urriaren 9an, 199/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: Gaia: Obra txiki baterako lizentzia (OBME 2017/17) emateko eskumena bertze baten esku uztea. Obra honetarako da: etxearen iparraldeko fatxada margotzea, Ultzama Auzoberria kaleko 26an (407. lurzatia, 12. poligonoa), Iraizotzen (Ultzama). M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenecheak eskatu du.
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.q) artikuluaren edukia, haren arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.
–Ikusirik obra txiki baterako lizentziaren OBME 2017/17 espedientea, Iraizotzen (Ultzama) Ultzama Auzoberria kaleko 26an (407. lurzatia, 12. poligonoa) dagoen etxearen iparraldeko fatxada margotzeko, udaleko alkate M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenecheak eskatuta ireki dena.
–Ikusirik espedienteko interesduna Ultzamako alkatea dela eta, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluko 2-a) apartatua aplikatu beharrez, abstenitzera behartuta dagoela.
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.
–Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua, haren arabera argitaratu behar baita erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
EBATZI DU:
Lehenbizikoa.–Aipatu obra lizentziaren espedientean esku ez hartzea eta aipatu lizentzia emateko eskumena Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Purificación Etxeberria Iztuetaren esku uztea.
Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Purificación Etxeberria Iztuetari eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak aurreikusten dituen baldintzetan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Larraintzarren (Ultzama), 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1711753