206. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Udalaren ondarera behin betiko itzultzeko erabakia

Honako honen bidez, aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran onetsi zuela Artxuetako parajean lagatako herri-lurra eta Uharte Arakilgo katastroan 02-0363-05-001 erreferentzia duen ondasuna Udalari itzultzeko espedientea hastea.

Itzultzeko prozedurari hasiera emateko erabaki hori 2017ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an.

Ediktua argitaratu eta biharamunetik hasita, hogei egun balioduneko epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Uharte Arakilgo Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Uharte Arakilgo Udalaren ondarera itzultzeko prozedurari jarraipena ematea, Artxuetako parajean lagatako herri-lurra eta Uharte Arakilgo katastroan 02-0363-05-001 erreferentzia duen ondasuna behin betiko itzultzeko.

Uharte Arakilen, 2017ko urriaren 4an.–Alkateordea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1711751