1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak urriaren 9an emandako 1016/2017 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, nekazaritzako elikagaien industriako inbertsioetarako laguntzen 2017ko deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 367307 eta aldizkari honetan.
Lehena.–Onuradunak.
Nafarroan jarduera zentro bat duten edo geroko batean izanen duten enpresak (pertsona fisiko zein juridikoak), baldin eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egiten badute. Salbuespena dira arrantzaren sektoreko enpresak, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasoa ez dutenak ere.
Bigarrena.–Xedea.
Diru-laguntzak ematea, produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak susta daitezen, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzeko.
Iruñean, 2017ko urriaren 8an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1712197