206. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3060/2017 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 11ko 713/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez enpleguko zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako diru-laguntzen deialdia onetsi zen.

2017ko ekitaldia ixteko arauetan ezarritakoa betetzeko asmoz, beharrezkoa da deialdiaren 10. oinarria aldatzea eta zuzentzea.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 12. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. 10. oinarriaren 1. atalaren testua zuzentzea:

–Deialdiaren 10.1.b) atalean honako testu hau ageri da:

“Zentroek abenduaren 15era arte izanen dute azken hiruhilekoko ordainketa eskatzeko (abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartekoari dagokiona), eta diru-laguntzaren azken likidazioa egiteko. Horretarako, eskaerarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dute:

–Laguntzako unitateek diru-laguntzaren xedea den aldian egindako jardueren deskripzio memoria.

–Lan kostuak eta Gizarte Segurantzarenak justifikatzen dituen ziurtagiria, urte osoko teknikarien eta arduradunen nominekin eta gizarte aseguruekin batera (azaroaren 1etik urriaren 31ra bitarte).

–Diru-laguntza honen jasotzaileen zerrenda, diruz laguntzen den epean egiten dituzten egunak eta lanaldiak xehakatuta.

–Lan kontratuen kopiak teknikarien eta arduradunen altekin (diruz laguntzen den aldikoak).

Epe horretan eskatzen ez badira azken hiru hilekoko ordainketa eta diru-laguntzaren azken likidazioa, atzerapeneko egun bakoitzeko, 100 euro kenduko dira azken likidaziotik.

Nolanahi ere, entitateak abenduaren 31rako aurkezten ez badu azken likidazioa egiteko dokumentazioa, entitateak ordaindutakoa itzuli beharko du, kasuan kasuko berandutza interesekin batera.”

–Dagokion zuzenketa egin ondoren, testua honela gelditu da:

“Zentroek azaroaren 10era arte izanen dute azken hiruhilekoko ordainketa eskatzeko (abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartekoari dagokiona), eta diru-laguntzaren azken likidazioa egiteko. Horretarako, eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Laguntzako unitateek diru-laguntzaren xedea den aldian egindako jardueren deskripzio memoria.

–Lan kostuak eta Gizarte Segurantzakoak justifikatzen dituen ziurtagiria, eta horrekin batera teknikarien eta arduradunen nominak (azaroaren 1etik urriaren 31ra bitartekoak), gizarte aseguruenak (azaroaren 1etik irailaren 30era bitartekoak) eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak.

–Diru-laguntza honen jasotzaileen zerrenda, diruz laguntzen den epean lan egiten duten egunak eta lanaldiak xehakatuta.

–Lan kontratuen kopiak teknikarien eta arduradunen altekin (diruz laguntzen den aldikoak).

Azken hiru hilekoko ordainketa eta diru-laguntzaren azken likidazioa ezarritako epean eskatu ezean, entitateak ordaindu zaizkion zenbatekoak itzuli beharko ditu, dagozkion berandutze-interesak eta guzti.”

2. Zuzenketa hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko urriaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1711916