2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOKIZ MENDIKO BATZARRA
Batzarreko kideen ordainsariak. Onespena
Lokiz Mendiko Batzarrak, 2017ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluko 4. puntuan xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Lokiz Mendiko Batzarreko kideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, haien eginkizunetan aritzean izandako gastuengatik:
a) Lokiz Mendiko Batzarraren eremuko kudeaketa publikoko jardueretan presentziazko dedikazioa behar denean, orduko 12 euroko diru ordaina, jasotzeari utzitako lortu gabeko irabaziengatik.
b) Diru ordaina, egindako kilometroengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzako ezarritako zenbatekoaren araberakoa.
c) Urte osoko 200 euroko diru ordaina Batzarreko buruari, bere telefono partikularra Lokiz Mendiko afera publikoetarako erabiltzearen ondoriozko gastuengatik.
2.–Aurreko atalean ezarritako erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zudairin, 2017ko otsailaren 25ean.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.
Iragarkiaren kodea: L1711749