1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2695/2017 EBAZPENA, irailaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, 2017-2018 ikasturtean jardunean hasiko diren ikastetxe publikoetako zuzendaritza-kargu berrien izendapena egiten duena, zuzendaritza-taldeko kideen kargualdia uztea aurreratzen duena, eta uztailaren 6ko 1926/2017 Ebazpenaren III. eranskina aldatzen duena.
Hezkuntzako kontseilariak otsailaren 2an emandako 7/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.
Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko lanbide heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 6ko 1926/2017 Ebazpenaren bidez, ikastetxe publikoetan 2017-2018 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-karguen izendapena egin zen.
2016-2017 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 9ko 484/2017 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 22ko 636/2017 Ebazpenaren bidez –bigarren honek lehenbizikoa aldatu zuen–, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen, eta, zuzendari beraren apirilaren 18ko 1094/2017 Ebazpenaren bidez, berriz, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko lanbide heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendari karguak izendapen librearen bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Otsailaren 9ko 484/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren zazpigarren oinarriak zuzendarien izendapena arautzen du, eta, dioenez, hautatuak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez; izendapena, ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Aipatu oinarriaren bigarren paragrafoak ezartzen duenez, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, ebazpen baten bidez, zuzendaritza-taldeak izendatuko ditu, ikastetxeko zuzendariari dagokion epe bererako betiere.
Hirugarren paragrafoan dioenez, hautapen batzordeak ikastetxe bateko zuzendaritzarako hautagai bakarrik ere proposatzen ez badu ikastetxe bateko zuzendaritzarako eta hautagairik ez badago ikastetxe berrietarako, Hezkuntza Departamentuak izendatuko du ikastetxeko zuzendaria, lau urterako gehienez, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten batean proposamena egin ondoren; bestetik, zuzendaritza-taldeko kideen izendapen berezia ikastetxeko zuzendariari dagokion epe bererako eginen da, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 2ko 7/2017 Foru Aginduaren 10. artikuluko 4. eta 5. puntuetan adierazitako jarraibideen arabera.
Bestalde, apirilaren 18ko 1094/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren zazpigarren oinarriak aditzera ematen du Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak hautatutakoak lau urterako izendatuko direla zuzendari, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez; izendapena, ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Aipatu oinarriaren bigarren paragrafoak xedatzen duenez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak zuzendaritza-taldeak izendatuko ditu, eta ikastetxeko zuzendariari dagokion epe bererako izendatuko ditu zuzendaritza-taldeko kideak.
Azkena aipatutako deialdiaren zortzigarren oinarriak dioenez, izangai egokirik edo hautagaitzarik ez badago, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez izendatuko da zuzendari karrerako irakasle funtzionario bat, gehienez ere lau urterako, betiere Hezkuntzako zuzendari nagusiak aukeraketa egin ondoren; bestetik, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak hautatu ondoan, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez zuzendaritza-taldeko kideak izendatuko dira, ikastetxe bateratuko zuzendaria izendatu den epe bererako betiere.
Horrenbestez, aginduzko proposamen eta izendapenak eginik, bidezkoa da 2017-2018 ikasturtean ikastetxe publikoetako zuzendaritzako karguetan hasiko diren pertsonak izendatzea.
Azkenik, bidezkoa da 2017-2018 ikasturtean kargualdia aldez aurretik bukatu zaien zuzendaritza-taldeko kide batzuen zerrenda onestea, hots, izendapenean adierazitako bukaera-eguna baino lehen kargua utzi dutenena otsailaren 2ko 7/2017 Foru Aginduaren 12. artikuluan kargua uzteko jasota dauden arrazoietako bat gertatzeagatik.
Hortaz, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2017-2018 ikasturtean ikastetxe publikoetako zuzendaritza-karguetan jardunean hasiko diren pertsonak izendatzea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik, ebazpen honen I. eranskinean ezartzen denari jarraikiz.
2. 2016-2017 ikasturtean kargualdia aldez aurretik bukatu zaien ikastetxe publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideen zerrenda onestea, hots, izendapenean adierazitako bukaera-eguna baino lehen kargua utzi dutenena kargua uzteko arrazoietako bat gertatzeagatik, ebazpen honen II. eranskinean ezartzen denari jarraikiz.
3. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 6ko 1926/2017 Ebazpenaren III. eranskina aldatzea. Ebazpen horren bidez, 2017-2018 ikasturtean jardunean hasiko diren ikastetxe publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideen izendapena egin zen.
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA |
IRUÑA-SAN JORGE I HLHIP | ZUZENDARIA | ENCISO GOMEZ, CESAR | 2017-07-01 | 2021-06-30 |
IKASKETABURUA | JAURRIETA EZQUERRO, JOSEFINA | 2017-07-01 | 2021-06-30 |
IDAZKARIA | PICALLO GUEMBE, ALSIRA | 2017-07-01 | 2021-06-30 |
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA |
IRUÑA-SAN JORGE I HLHIP | ZUZENDARIA | ENCISO GOMEZ, CESAR | 2017-07-01 | 2018-06-30 |
IKASKETABURUA | JAURRIETA EZQUERRO, JOSEFINA | 2017-07-01 | 2018-06-30 |
IDAZKARIA | PICALLO GUEMBE, ALSIRA | 2017-07-01 | 2018-06-30 |
4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskinak NAOn argitaratzea.
6. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura, Deialdien Atalera, Langileriaren Plantilla Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte-Aseguruen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko irailaren 29an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA | IZENDAPENA | NAN | IZAERA | IKASTETXEAREN ID |
CABANILLAS-SAN JUAN DE JERUSALÉN HLHIP | ZUZENDARIA | LAVILLA REDRADO, JOSE RAMON | 2017-09-04 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 17152743X | Funtzionarioa | 31001493 |
IKASKETABURUA | MATEO MATEO, ANA ISABEL | 2017-09-04 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 16009102K | Funtzionarioa | 31001493 |
IDAZKARIA | URZAY RODRIGUEZ, MARIANO | 2017-09-04 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 16004550T | Funtzionarioa | 31001493 |
LIZARRA-LIZARRAKO ILZ | ILZko ZUZENDARIA | GARCIA JIMENEZ, EDUARDO | 2017-09-01 | 2020-08-31 | Praktikarik gabe hautatua | 33429182Q | Funtzionarioa | 10000877 |
FIGAROL-NUESTRA SEÑORA DE UJUE HLHIP | ZUZENDARIA | SALAS FERNANDEZ, MARIA CRISTINA | 2017-09-01 | 2018-08-31 | Ohiz kanpokoa | 44636063D | Kontratuduna | 31001560 |
GARRALDA-GARRALDAKO DBHI | IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH) | BERRIOZABAL ARANA, ANDER | 2017-09-01 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 33442312J | Kontratuduna | 31008487 |
UHARTE-EUSKARAREN IRAKASKUNTZARAKO BALIABIDE ZENTROA / EIBZ | EIBZko ZUZENDARIA | OLASAGARRE MENDINUETA, YOLANDA | 2017-09-01 | 2018-08-31 | Ohiz kanpokoa | 29142756P | Funtzionarioa | 31013137 |
LEGASA-LEGASAKO HLHIP | ZUZENDARIA | CRUZ ARANGOA, IXAKA | 2017-09-01 | 2018-08-31 | Ohiz kanpokoa | 72667568B | Contratado | 31007355 |
LEZAUN-LEZAUNGO HLHIP | ZUZENDARIA | NAVALLAS GOÑI, EDURNE | 2017-09-04 | 2018-08-31 | Ohiz kanpokoa | 72684866J | Kontratuduna | 31003295 |
OTSAGABIA-OTSAGABIKO DBHI | IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH) | GARCIA TOLOSA, SARA | 2017-09-01 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 72470410D | Kontratuduna | 31008505 |
IRUÑEA-IRUÑEKO ILZ | ILZko ZUZENDARIA | LOPEZ-ARAUS BAINES, ANA ISABEL | 2017-09-01 | 2020-08-31 | Praktikarik gabe hautatua | 13297935W | Funtzionarioa | 10000879 |
IRUÑEA-SAN JUAN-DONIBANE IB | IKASKETABURUAREN ALBOKOA (LH) | ESTEVE GOICOECHEA, JESUS TOMAS | 2017-09-01 | 2020-06-30 | Praktikarik gabe hautatua | 18201543X | Funtzionarioa | 31009054 |
IRUÑA-SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP | ZUZENDARIA | ZAFRA JANDULA, MIGUEL | 2017-09-04 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 52557052M | Funtzionarioa | 31007240 |
IKASKETABURUA | SANCHEZ OJER, ROSA MARIA | 2017-09-04 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 15842960P | Funtzionarioa | 31007240 |
IDAZKARIA | PEREZ IRIGOYEN, LEYRE | 2017-09-04 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 78743940J | Funtzionarioa | 31007240 |
IRUÑEA-PABLO SARASATE MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALA MKP | IDAZKARIA | HUARTE GUILLEN, MARIA DE LA O | 2017-09-01 | 2021-06-30 | Praktikarik gabe hautatua | 29149429B | Funtzionarioa | 31007070 |
IRUÑEA-NAFARROAKO DANTZA ESKOLA DE | IKASKETABURUA | ARAMENDIA ELIZALDE, AINARA | 2017-09-01 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 33441832Q | Kontratuduna | 31007963 |
IDAZKARIA | CARABANTES HERNANDEZ, BLANCA | 2017-09-01 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 33425818X | Kontratuduna | 31007963 |
AZKOIEN-JUAN BAUTISTA IRURZUN HLHIP | IKASKETABURUAREN ALBOKOA (ELEANITZA) | LOUGHRAN LIAM, PATRICK | 2017-09-01 | 2018-08-31 | Praktikarik gabe hautatua | X2881377Y | Kontratuduna | 31005097 |
ERRONKARI-ERRONKARIKO DBHI | IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH) | MADOZ BAÑEZ, MAITE | 2017-09-01 | 2018-06-30 | Ohiz kanpokoa | 33421490Y | Kontratuduna | 31008517 |
TUTERA-TUTERA-TORRE MONREAL HBIP | IKASKETABURUA | ZARDOYA SANTOS, ABEL | 2017-09-01 | 2018-08-31 | Praktikarik gabe hautatua | 78746729L | Beste administrazio bat | 31005759 |
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | BUKAERA | NAN | IZAERA | IKASTETXEAREN ID |
BARAÑAIN-ALAIZ HLHIP | ZUZENDARIA | ANDUEZA LOPEZ, JOSE IGNACIO | 2017-10-01 | 15806766Q | Funtzionarioa | 31007151 |
IDAZKARIA | COLLADO BERRUEZO, ARANTXA | 2017-10-01 | 33436454C | Funtzionarioa | 31007151 |
IKASKETABURUA | HERMOSO DE MENDOZA IDOATE, MARIA CRUZ | 2017-10-01 | 18200431W | Funtzionarioa | 31007151 |
CABANILLAS-SAN JUAN DE JERUSALÉN HLHIP | ZUZENDARIA | MARTINEZ ALONSO, GLORIA | 2017-09-03 | 16002237X | - | 31001493 |
IKASKETABURUA | SANTOS ALEGRIA, ALBERTO | 2017-09-03 | 16001847B | - | 31001493 |
IDAZKARIA | URZAY RODRIGUEZ, MARIANO | 2017-09-03 | 16004550T | Funtzionarioa | 31001493 |
IMARKOAIN-ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB | IKASKETABURUA | ECHAVARRI VIDEGAIN, MANUEL MARIA | 2017-10-01 | 15826602A | Funtzionarioa | 31013203 |
IRUÑEA-SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP | IDAZKARIA | PEREZ IRIGOYEN, LEYRE | 2017-09-03 | 78743940J | Funtzionarioa | 31007240 |
IKASKETABURUA | ZAFRA JANDULA, MIGUEL | 2017-09-03 | 52557052M | Funtzionarioa | 31007240 |
ZUZENDARIA | ZOZAYA LEACHE, JOSE JAVIER | 2017-09-03 | 15808547A | - | 31007240 |
IRUÑEA-PABLO SARASATE MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALA MKP | IDAZKARIA | VELASCO AZCONA, RUBEN | 2017-08-31 | 52445484X | Kontratuduna | 31007070 |
Iragarkiaren kodea: F1711752