205. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza; erabakia 2017ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

OLTZA ZENDEAKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAN ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I.–Manu orokorrak.

1. artikulua. Erregelamenduen eta zergen arloetan Oltza Zendeako Udalari –lurraldeko Administrazio Publiko den aldetik– aitortutako ahalmenak erabiliz onesten da testu hau. Hala aitortzen zaizkio Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1 a) eta b) eta 106. artikuluetan; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 180. eta 324. artikuluetan eta hurrengoetan; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 19.1.b artikuluan.

II.–Zerga-egitatea.

2. artikulua. Tasa hauen zerga-egitatea dira Oltza Zendeako Udalak, zuzenean edo kultur eta kirol instalazioak kudeatzen dituen Oltzaleku SL tokiko merkataritza elkartearen bitartez (aurrerantzean Oltzaleku SL), eskaintzen dituen jarduerak, bai eta ere udal instalazioak erabiltzea eta alokatzea eta antzeko beste guztiak.

III.–Ordainketa.

3. artikulua. Honela ordainduko da tasa:

Periodikoki erabiltzen ez den kasuetan, tasa aurretik ordaindu beharko da, erabiltzaileak instalazioaren erreserba egiten duenean, Oltza Zendeako Udalak eta/edo Oltzaleku SLk horretarako ezartzen duen tokian, ikastaro edo jardueraren baldintzen arabera kasu bakoitzean ezartzen den moduan eta tokian.

IV.–Subjektu pasiboa.

4. artikulua.

4.1. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude ordenantza honen 2. artikuluko udal kirolguneetako eremu eta zerbitzuak erabiltzen dituztenak, baita Udalak eta/edo Oltzaleku SLk eskainitako kirol eta jardueretan inskribatzen diren erabiltzaileak ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz.

4.2. Aurreko 1. puntuan aurreikusitakoa galarazi gabe, tasen ordainketak prozedura berezia izan dezake, hitzarmen bidez, honako erabiltzaile hauen kasuan:

a) Kirol eta josteta elkarteak.

b) Teknifikaziorako kirol zentroak.

c) Ikastetxeak eta unibertsitateak.

d) Profesionalak ez diren kirol klubak.

e) Kirol federazioak.

f) Irabazi-asmorik gabeko onura publikoko elkarteak.

Hitzarmenak sinatzeko orduan kontuan hartuko diren irizpideak izanen dira:

–Udal eskolak sustatu, bultzatu eta sortzea, udal interesekoak badira.

–Kirol instalazioak erabiltzea liga edo txapelketetan, instalazio hori klub horiek etxeko jokalekutzat erabiltzen badute, barne izanik lagunarteko partidak eta astean zehar entrenamenduetarako erabiltzen diren orduak.

–Duen lotura eta integrazioa Oltza Zendeako udalerriarekin.

–Egoitza soziala Oltza Zendean izatea.

–Tokiko txapelketak egitea iraupen zehatz batekin.

–Interes orokorrekotzat jotzen diren bestelakoak.

4.3. 4.2 artikuluan aipatutako hitzarmena izateko, nahitaezkoa izanen da eskatzen den instalazioaren erabilerak bat egitea eskatzailearen estatutuetan jasotako xede sozialarekin.

4.4. Udalak berak eta/edo Oltzaleku SLk antolatutako jarduerengatik (Ihauteriak, Zendeako jaiak, kirol txapelketak, Olentzero eta abar) ez da tasarik ordainduko.

4.5. Tasen ordainketari dagokionez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean jasotako salbuespenez gain, ordaintzetik salbuetsiak egonen dira Arazuriko, Asiaingo eta Ororbiako Kontzejuak euren herriko jaietan eta, hala bada, Oltzaleku SLrekin hitzartuta, haiek prestatzerakoan, betiere herriko jaietarako instalazio horiek erabiltzeko beharra behar bezala arrazoituta bada.

Orobat, Oltza Zendeako kontzejuak salbuetsiak egon daitezke tasak ordaintzetik, betiere interes orokorreko jarduerak egiteko, eskaera idatziz eta arrazoiturik egin bada aldez aurretik, eta baldin eta Oltzaleku SL ados badago eta Oltza Zendeako Udalak baimena ematen badu.

V.–Tributu-kuotak.

5. artikulua.

5.1. Tasak izanen dira ondoko ataletan jasotako tarifetan ezarritakoak:

–Instalazioen tasak:

PREZIOA/ORDUA (euroak)

PREZIOA/EGUNA (euroak)

MOSTAZULO PILOTALEKUA (ASIAIN)

Pilotalekua

6,00

Pilotalekua, argiarekin

8,00

Kirol anitzeko pista

11,00

Pista, argiarekin

17,00

Pilotalekuaren hiruhileko alokairua

72,00

Pilotalekuaren hiruhileko alokairua + argia

96,00

Asteazken eta larunbatetan, 16:00etatik 19:00etara: Zendeako herritarrak, doan

ABAJITABIDEA KIROLDEGI-PILOTALEKUA (ORORBIA)

Ororbia pilotalekua

7,00

Pilotalekua, argiarekin

11,00

Pilotalekuaren hiruhileko alokairua

84,00

Pilotalekuaren hiruhileko alokairua + argia

132,00

Kirol anitzeko pista

22,00

Kiroldegiko pista, argiarekin

28,00

Kiroldegiko aretoa, argirik gabe

15,00

100,00

Kiroldegiko aretoa, argiarekin

18,00

120,00

Squasha (argia barne), ordubete

10,00

Sauna lehorra

2,20

Sauna lehorra, jarduera bateko erabiltzailearentzat

1,80

Saunarako bonua (10 saio)

16,50

Dutxa/pertsona

3,00

Dutxak/taldea (8 lagun baino gehiago)

2,00

Argien 1/2a, kanpoko pistetan

2,00

Kanpoko pisten argia

4,00

Erabilera libreko egunak/orduak, argi kosturik gabekoak

BEROKIZELAIA KIROLDEGIA (ARAZURI)

Berokizelaia errugbi zelaia: ordubete, argirik gabe

50,00

Berokizelaia errugbi zelaia: ordubete, argien 1/2arekin

55,00

Berokizelaia errugbi zelaia: ordubete, argiarekin

60,00

Kiroldegiko aretoa, argirik gabe

15,00

100,00

Kiroldegiko aretoa, argiarekin

18,00

120,00

Sauna hezea

2,20

Sauna hezea, jarduera bateko erabiltzailearentzat

1,80

Saunarako bonua (10 saio)

16,50

Arazuriko erretegiak

Sarrera edo abonamendua

Erabilera libreko egunak/orduak, argi kosturik gabekoak

–Abonamenduen tasak eta eguneko sarrerak:

ADINA

4 - 11

12 - 15

16 - 24

25 - 64

> 65 eta pentsiodunak

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

ABAJITABIDEA KIROLDEGIA (ORORBIA)

Urteko abonamendua (igerilekua barne)

92,00

97,00

101,00

106,00

163,00

171,00

92,00

97,00

Neguko abonamendua (irailaren 15etik ekainaren 15era)

72,80

76,80

80,00

83,90

129,00

135,40

72,80

76,80

Udako abonamendua + Gimnasioa

60,60

90,80

91,70

134,30

46,30

65,10

Hiruhileko abonamendua

30,70

32,30

33,70

35,30

54,30

57,00

30,70

32,30

Hileko abonamendua

19,20

20,20

21,00

22,10

34,00

35,60

19,20

20,20

Eguneko sarrera

3,10

3,20

3,40

3,50

5,40

5,70

3,10

3,20

12 urtetik beheitikoak abonamendua duen heldu batekin: doan

BEROKIZELAIA KIROLDEGIKO IGERILEKUAK (ARAZURI)

Uda osorako abonamendua

18,00

36,00

24,00

48,00

30,00

60,00

42,00

84,00

18,00

36,00

Udako abonamendua, hilabetekoa

12,00

24,00

16,00

32,00

20,00

40,00

28,00

56,00

12,00

24,00

Eguneko sarrera

3,50

7,00

3,50

7,00

5,50

11,00

5,50

11,00

3,50

7,00

Familia ugari erroldatuen abonamenduak

120,00

240,00

4 urtetik beherakoak: doan

15 lagun edo gehiagoko taldeak

3,50

3,50

3,50

3,50

–Jardueren tasak:

Ikasturteko jarduera (8 hilabete):

IRAUPENA

MATERIALA

HAURRAK / ADINEKOAK

> 16 URTE

Saioa

Astea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

0:30:00

1:00:00

Ez

58,00

113,00

61,00

116,00

0:45:00

1:30:00

Ez

62,00

121,00

65,00

124,00

1:00:00

2:00:00

Ez

65,00

127,00

68,00

130,00

1:30:00

3:00:00

Ez

81,00

158,00

85,00

162,00

1:30:00

1:30:00

Ez

65,00

127,00

68,00

130,00

2:00:00

2:00:00

Ez

72,00

141,00

76,00

145,00

0:30:00

1:00:00

Bai

62,00

121,00

65,00

124,00

0:45:00

1:30:00

Bai

65,00

127,00

68,00

130,00

1:00:00

2:00:00

Bai

105,00

205,00

110,00

210,00

1:30:00

3:00:00

Bai

116,00

226,00

121,00

231,00

1:30:00

1:30:00

Bai

68,00

133,00

72,00

137,00

2:00:00

2:00:00

Bai

76,00

148,00

79,00

151,00

Jarduera saioa:

IRAUPENA

MATERIALA

HAURRAK / ADINEKOAK

> 16 URTE

Saioa

Astea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

0:30:00

Ez

1,00

2,00

1,70

2,70

0:45:00

Ez

1,50

2,50

2,20

3,20

1:00:00

Ez

2,00

3,00

2,70

3,70

1:30:00

Ez

3,00

4,00

3,70

4,70

2:00:00

Ez

4,00

6,00

4,70

6,70

0:30:00

Bai

1,50

2,50

2,70

3,70

0:45:00

Bai

2,00

3,00

3,20

4,20

1:00:00

Bai

2,50

3,50

3,70

4,70

1:30:00

Bai

3,50

4,50

4,70

5,70

2:00:00

Bai

4,50

6,50

5,70

7,70

Jarduera puntuala, hilerokoa:

Sortu berria 2 ordu/astea:

IRAUPENA

MATERIALA

HAURRAK / ADINEKOAK

> 16 URTE

Saioa

Astea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

0:30:00

Ez

9,50

19,00

16,15

25,65

0:45:00

Ez

14,25

23,75

20,90

30,40

1:00:00

Ez

19,00

28,50

25,65

35,15

1:30:00

Ez

28,50

38,00

35,15

44,65

2:00:00

Ez

38,00

57,00

44,65

63,65

0:30:00

Bai

14,25

23,75

25,65

35,15

0:45:00

Bai

19,00

28,50

30,40

39,90

1:00:00

Bai

23,75

33,25

35,15

44,65

1:30:00

Bai

33,25

42,75

44,65

54,15

2:00:00

Bai

42,75

61,75

54,15

73,15

IRAUPENA

MATERIALA

HAURRAK / ADINEKOAK

> 16 URTE

Saioa

Astea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Zur-lanketa

2:00:00

2:00:00

Bai

136,00

260,00

Gimnasia artistikoa

1:00:00

2:00:00

Bai

158,00

308,00

BTT eskola

65,00

130,00

Pilota

1:00:00

2:00:00

Bai

65,00

77,00

Herri Kirolak (urtarrila-apirila)

1:00:00

2:00:00

Bai

11,00

16,00

Ludoteka

04:00

Bai

25,00

50,00

Igeriketa, udan (18 saio inguru)

Bai

35,00

36,00

36,00

37,00

Haurtxoentzako igeriketa (18 saio inguru)

0:30:00

1:00:00

Bai

53,00

103,00

Antzerki-tailerra, gazteak-helduak (urtarrila-maiatza)

2:00:00

2:00:00

10,00

30,00

Izen-ematea Udalaren ikastaroetan (ikasturteko iraupena):

–Urria-maiatza: ezarritako tasaren %100.

–Urtarrila-maiatza: ezarritako tasaren %70.

–Martxoa-maiatza: ezarritako tasaren %50.

Udako kanpaldiak / hiriko kanpaldiak / kirol kanpusak:

–Erroldatua: jardueraren kostuaren %60ra bitarte, gehienez.

–Bigarren anai-arreba erroldatua: %10era bitarteko deskontua ezarritako tasaren gainean.

–Hirugarren anai-arreba erroldatua: %20ra bitarteko deskontua ezarritako tasaren gainean.

–Erroldatu gabea. jardueraren kostuaren %100era bitarte, gehienez.

5.2. Hobariak:

1. Familia ugariek %100eko hobaria izanen dute hirugarren seme edo alabari eta horren ondokoei dagokien prezioan, udako igerilekuetako sarrera eta abonamenduetan.

2. 4 urtetik beheitiko haurrek %100eko hobaria izanen dute udako igerilekuetako sarrera eta abonamenduetan, betiere abonaturik dagoen edo sarrera ordaindu duen pertsona arduradun batekin badoaz.

3. Kirol instalazioak iraupen luzerako alokatzeko, hobariak lor daitezke, ezarritako tasaren %30aren gainekoak gehienez, ordu bolumenaren eta alokairuaren iraupenaren arabera:

IRAUPENA

ORDUAK

DESKONTUA

Ikasturtea

Astean 1 edo 2 ordu

%10

Astean 3 edo 4 ordu

%20

Astean 5 ordu edo gehiago

%30

4. Familia harreraren araubidean daudenei, errefuxiatutzat hartutakoei edo gisa horietakoei, halaber, eskaera egin eta norberaren egoera agiriz frogatu ondoren, erroldatuta daudenentzat ezarritako tarifen eta prezio publikoen tarifak aplikatuko zaizkie.

5. Erroldatuta dauden pertsonendako, gizarte egoera zailean egoteagatik eta/edo adingabeak babestu behar izateagatik, Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoak proposatzen ahalko du gizarte zerbitzuen erabiltzaileendako Udalaren kirol jardueretan izen ematea merkeagoa edo dohainik izatea. Proposamen horrekin batean, txosten bat aurkeztu beharko da, Udalaren Gizarte Zerbitzuen Alorreko gizarte langileek egina, proposamenaren justifikazioa jasoko duena.

6. Udalari eta Olatzaleku SLri ahalmena ematen zaio Oltza Zendeako Udalaren jarduera ekonomikoen gaineko zergan landa turismoko establezimendu gisa agertzen diren establezimenduetako bezeroei kirol instalazioetako prezio publikoen eta tasen abonamenduaz baliatzeko aukera emateko, erroldatutako pertsonendako ezarritako sarrera eta abonamenduen prezio berean. Abantaila ekonomiko horietaz baliatzeko, ostatuak idatziz ziurtatu beharko du pertsona horiek zein diren eta zein egunetan ostatu hartzen duten.

7. Udalari eta Oltzaleku SLri ahalmena ematen zaie berariazko deskontuak aplikatzeko, Udalarekin adostuta, abonatuak ekarrarazteko kanpainak egiteko.

VI.–Kudeaketa arauak.

6. artikulua.

6.1. Zerbitzu edo jarduera horiek zuzenean ematen ditu Udalak eta/edo Oltzaleku SLk.

6.2. Ordenantza hau indarrean den bitartean abiarazten bada ordenantzan aurreikusi gabeko instalazioren bat, honetan jasotako tasak aplikatuko dira, analogiaz.

6.3. Ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

6.4. Kirol instalazioetako baja emateak edo ez erabiltzeak ez du sortzen tarifaren zenbatekoa itzuli beharra, salbu eta baja hori behar bezala arrazoitua badago; halakotzat jotzen da:

–Jarduera egitea galarazten dion gaixotasun larria izatea. Medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Ondorio horietarako gaixotasun larritzat joko dira uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako zerrendan agertzen direnak (uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretua, minbiziak edo beste eritasun larri batek jotako adingabeak zaintzeagatiko prestazio ekonomikoa aplikatzeko eta garatzeko, Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean).

Ikastaroa edo jarduera hasi ez bada, tarifa osorik itzuliko zaio. Ikastaroa hasi bada, hilabete osoka hainbanatuko da.

6.5. Erabiltzaileek berekin atxiki beharko dituzte instalazioak erabiltzeko sarrerak, karnetak edo abonamenduak, barnean dauden bitartean, instalazioen arduradunek eskatuz gero erakutsi ahal izateko.

6.6. Instalazioen ardura duten langileek sarrerak eskatu eta ez aurkezteak udal kiroldegiaren eremutik kanporatzea izan dezake zehapen.

6.7. Instalazioen erabiltzaileek aldiro errespetatu beharko dute instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza, horietako bakoitzean ikusgai egonen baita.

6.8. Guztiz debeku da Udalaren kirol instalazio bat erabiltzea eskolak emateko, erabilera eta onura partikularretarako, salbu berariaz eta idatziz baimendutakoak. Horrela bada, agertzen direnei ezin izanen zaie kobratu egintza bakoitzerako egiten den inbertsioaren %120 baino gehiago zati instalazio hartan gehienez ere sartzen ahal den legezko jende kopuru osoa.

6.9. Inprimatze eta tipografia akatsik izanez gero, baliodunak izanen dira Oltza Zendeako Udalak eta/edo Oltzaleku SLk onetsitako programazioetako zenbatekoak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi gabekoetan, honako hauetan dauden arauei jarraituko zaie: Ordenantza fiskal orokorra eta 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa; 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako lege xedapenak.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L1711671